GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-05
Doinu zeltei lekua egin diete Pantxoa eta Peiok «Lurra eta maitasuna» lanean
Pantxoa eta Peioren lan bat izan zen Elkar diskoetxearen lehendabiziko diskoa. Bi aldeen arteko lankidetza ez da inoiz hautsi eta bikotearen disko berria kaleratuko du gaur zigilu horrek. «Lurra eta maitasuna» du izenburua eta hilaren 11n aurkeztuko dute Bilboko Arriaga Antzokian. Betiko estiloari fidel bazaizkio ere, giro zeltei bide eman diote azken CD honetan.

BILBO

Lurra, maitasuna, bakea eta askatasuna dira Pantxoa Carrereren eta Peio Ospitalen disko berriaren lau zutabe nagusiak. Hamabi kantak osatzen dute errepertorio berria.

Bikotearen jarraitzaileek beren musikaren betiko ezaugarriak aurkituko dituzte lan berri honetan, baita berritasunik ere. Giro zeltak nabari dira eta aurpegi berriak izan dituzte bidelagun ‘‘Lurra eta maitasuna’’ burutzeko orduan.

Mixel Ducau (gitarrak, saxoa), JulioAndrade (kontrabaxua, baxua, perkusioak), Igor Telletxea (bateria, perkusioak), IvanAllue (whistle, uillean pipe, txirula), AlbertoRodriguez (mandolinak), Xabier Zeberio (biolina) eta Ińaki Dieguez (akordeoia, trikitia, sinthe) dira abesti berrien atzean dauden musikariak. IńakiDieguez aritu da, gainera, moldaketak egiten.

Diskoa irekitzeko “Bai, amerri bakarra’’ abestia aukeratu dute. Jean-Louis Davantek sinatzen ditu hitzak. «Aberria»ren ordez «amerria» kontzeptua erabiltzen du, ama hizkuntza, ama lurretik eratorritako berba, alegia. Pantxoa eta Peiok kanta hau jarri dute zerrendan lehena «euskararekiko atxikimendua erakusteko». Igor Telletxea taldeko bateria-jotzaileak musikatu du.

Bukaerako olerkia ere, ‘‘Lagun abertzaleak’’, Jean-Louis Davantek sortua da. «Kantu militantea da», Pantxoa eta Peioren esanetan.

Berezia da ‘‘Ohiana’’, a cappella abesten dutelako. «Disko guztietan egiten dugu tradizioarekiko lotura hori», azaldu zuten Bilbon atzo egin zuten aurkezpenean.

Aspaldi zuten bakearen inguruan disko bat egiteko gogoa, «herriaren iritzia errespetatuko duen bakeaz». Besteren artean, Andoni Salamerok sinatzen duen ‘‘Bake bidean’’ da gaiaz jaso duten izenburuetako bat. «‘Bakezaleenak ere/ bere baitan bizi du/ bere gerra’ dio, alegia, bakea lortzeko bidea zaila dela», nabarmendu zuten biek.

Euskal Herriaren eta Irlandaren arteko hurbilketa bat egin dute ‘‘Bakemina’’rekin, Irlandako melodia herritar bat jasoz. Peio Ospitalek idatzi ditu abesti horren hitzak.

Amodiozko kantarik ere bada. Aita Donostiak Ainhoan aurkitutako hitzak daude ‘‘Lehen, orai, bethi’’ren oinarrian eta Juan Mari Berasategiri esker iritsi zaie ‘‘Nere maitia, jeiki ta jeiki’’rako materiala. Kanta horretan Kattalin Indabururen ahotsa entzuten da.

‘‘Euskaldun-erdaldun?’’ lelopean, aldiz, Xalbadorren eta AmetsArzallusen arteko elkarrizketari melodia jarri dio Pantxoak.

«Bizi dugunaren eta gure garaikideek bizi dutenaren lekuko izan nahi izan dugu gure ibilbide artistikoan zehar eta horri eusten diogu», adierazi zuten atzo.



Musikariekin zuzeneko emanaldietan

BILBO

Disko berri bat plazaratzea gauza handia da, inork uka ezin dezakeena. Hala ere, hori baino gehiago maite dute Pantxoa eta Peiok beren publikoaren aurrean jotzea.

Horregatik mimo handiz zaindutako emanaldiak egiten ditu bikote lapurtarrak, osagai guztiekin.

Hala, diskoan parte hartu duten musikariak presente egongo dira Arriaga Antzokian urriaren 11n eta ondoren eskainiko dituzten saioetan.

«Jendeak zuzenean parte hartu nahi du, ez du pasibo egon nahi ­esan zuten zalantzarik gabe­. Guk gurekin kantatzeko aukera ematen diegu entzuleei», azaldu zuten atzo Bilbon eman zuten agerraldian.

Izan ere, Ipar Euskal Herrian «jendeak abesteko gogoa duela ikusten ari gara. Baionan hilean behin 200 bat lagun elkartzen dira taldean abesteko. Musikaz gozatzea da gure helburua, guk gozatzea, baina baita entzuleek ere».

Bizkaiko hiriburuan duten hitzorduaren ostetik Ordizia, Ermua, Elizondo, Hendaia eta Hazparnekoa etorriko dira, besteak beste.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El veto unionista se queda sin oxígeno
Mundua
EEUU recuerda sus condiciones al pueblo palestino y Hamas se arma en Cisjordania
Euskal Herria
Lakua ve «poco realista» la demanda de la izquierda abertzale sobre el euskara
Ekonomia
Langile bat hil da Mungiako galdategi batean, bosgarrena aste batean
Kultura
Hannah Wilke, el cuerpo pionero de la revolución feminista del arte
Mundua
El compromiso del IRA da un nuevo impulso al proceso irlandés
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss