Langile bat hil da Mungiako galdategi batean, bosgarrena aste batean
Mungiako Fundiciones Sarrialde enpresako langile bat hil zen atzo, plantxa bat gainera erorita. Aste batean bizia galtzen duen bosgarren langilea da honako hau, eta urtean lanean hil den 88. pertsona. Bestalde, Santurtzin eta Deban elkarretaratzeak egin zituzten atzo, joan den astean izandako beste bi lan heriotzak salatzeko.
MUNGIA
Langile bat hil zen atzo Mungiako galdategi batean plantxa bat gainera erorita, Osalaneko kide batek jakinarazitakoaren arabera. Lan istripua Mungiako Fundiciones Sarrialde S.L. enpresan pasatu zen, eta Osalaneko teknikariak ezbeharraren tokira joan ziren gertatutakoaren inguruko txosten bat egitera. Istripuaren berri jakin bezain azkar, Sos-Deietako anbulantzia bat bertaratu zen Bizkaiko lantegi horretara, eta langilearen heriotza berretsi zuen.Lan heriotza horrekin, astebetean bost langile hil dira Euskal Herrian. Joan den astean, lanean izandako istripuen ondorioz, hiru pertsona hil ziren Santurtzin, Cintruenigon eta Deban. Aste honetan, berriz, bi pertsona hil dira: atzo, Mungian; eta asteartean, Urduñan. Orotara, GARAk bildutako datuak kontuan hartuz gero, 88 langile hil dira gutxienez urtea hasi zenetik. Joan den ostiralean Santurtziko portuan izandako lan heriotza salatzeko, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek elkarretaratzea egin zuten atzo, istripua gertatutako lekuan. Bestalde, joan den asteko asteazkenean sei metrotik erori eta igandean hildako langilearen heriotza salatzeko, sindikatu horiek beste elkarretaratze bat egin zuten Deban. Protesta ekimen horietan, erakundeei neurriak har ditzatela eskatu zieten. Ezker abertzaleak ere elkarretaratzea egin zuen atzo Urduñan, 35 pertsona bilduz. Bilboko portuko elkarretaratzeari dagokionez, ostiralekoa urtean portuan hildako bigarren langilea dela gogor salatu zuten. Hain zuzen ere, portuan lan egitea «arrisku handiko» jarduera bilakatu dela nabarmendu zuten. «Beste behin ere, lanera doan pertsona batek bizia galdu du», nabarmendu zuen ELAko kide Alberto Vallesek. Era berean, neurriak hartu behar direla berretsi zuen. Alde horretatik, sindikatu abertzaleko lagunak adierazi zuen anbulantzia bat eskatu zutela duela gutxi portuan zerbitzua eskain zetzan. «Badirudi arazo ekonomikoak dituztela kontratatzeko, erakunde publiko batetaz eta biziak salba ditzakeen neurri batetaz hitz egiten ari garen arren», azaldu zuen. Portuak «arrakasta duen edo ez» neurtzeko, bertan mugitzen diren merkantzia tonak besterik ez dela zenbatzen aipatu zuen. «Lan istripuek, berriz, ez dute gehiegi kezkatzen», gaitzetsi zuen.
Larri zauritua Nafarroan Atzokoa ez zen Euskal Herrian gertatutako lan istripu bakarra. Lekunberriko bizilagun bat 35 urteko E.D.A.L. larri zauritu zen atzo, bere kamioian kargatzen ari zen xaflak gainera erorita. Arribe-Atallu herrian izan zen istripua, 13.00ak aldera. Nafarroako Gobernuko suhiltzaileak bertaratu eta gero, zauritua Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Herrialdeko Polizia Autonomikoak ikerketa bere esku hartu du.
CCOO y Batasuna acusan a la patronal
DONOSTIA Fundiciones Sarrialde emplea a nueve personas y cuenta con un delegado de CCOO. Precisamente, este sindicato calificó el accidente de «delito patronal» y consideró que la principal causa de la alta tasa de siniestralidad laboral «sigue siendo el incumplimiento de los empresarios de la Ley de Prevención de Riesgos Laborales», por lo que pidió «medidas para perseguir los delitos». Tras afirmar que los compañeros de la víctima llevarán a cabo hoy un paro de 24 horas a propuesta del delegado de su sindicato, CCOO anunció la celebración de una concentración para mañana, a las 11.00, ante la empresa. Batasuna, por su parte, afirmó que el accidente mortal de ayer demuestra que «la patronal mata». Señaló que las cifras de muertes en el trabajo «dan auténtico miedo» y son «un escándalo», al tiempo que exigió medidas a los Gobiernos de Gasteiz y Nafarroa para que los trabajadores «no mueran como moscas». La izquierda abertzale reiteró que «la patronal está matando todos los días, por lo que se deben establecer medidas sancionadoras».
|