Sanzen ezjakintasuna eta Lakuaren porrota
Miguel Sanz Iruñeko Gobernuko presidenteak bere hezkuntza politika ez duela aldatuko esan zuen atzo eta, bide batez, berriz ere bere ezjakintasuna agerian utzi. Unibertsitate elebiduna kalitate galera dela esan zuen, ezagutzen ez duena txarra delako uste osoarekin. Beharbada badaki zer den hipotenusa eta zer katetoa, baina oraindik ez zaio buruan sartu trigonometria gaztelaniaz ez ezik, gainerako hizkuntzetan ere irakats eta ikas daitekeela. Gizon pragmatiko horrek ez du dirurik ez esfortzurik xahutu nahi erabilgarritasunik ez omen duten kontuetan. Europatik errieta iritsi zitzaionean bere argudio nagusia, bakarra, ukatzea izan zen. Auzitegien ebazpenari, berriz, boterearen trikimailuekin erantzun zion. Lakuako Gobernua ez dator bat inolaz ere Sanzen purrustadekin eta, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaren hitzetan, Euskararen Legearen printzipioak egokiak dira, herritarren hizkuntza-eskubideak aitortzen ditu eta herri-agintariei obligazioak ezartzen dizkie; Ezker Abertzalea taldeak lege hori aldatzeko euskaldunen funtsezko eskubideetan oinarrituta egin zuen proposamenari, berriz, ezegokia dela, errealitatetik kanpo dagoela eta porroterako bidea dela iritzi zion. Errealitateak, baina, sailburuordeak berak onartu duen moduan, euskararen etorkizuna ez dagoela bermatuta erakusten du, eta hori, hogeita bost urteren buruan, porrota da. -
Langileen hilketa segida amaigabea
Atzo Bilbon eta Deban elkarretaratzeak izan ziren lan istripuz hildako langileak direla-eta. Atzo bertan Mungian beste langile bat hil zen, lan istripuz, eta badirudi «jakina» erantsi behar genukeela. Urteko zerrenda ikaragarria da, ikaragarria aste bakar batean bost langile «istripuz» hiltzea, azken zazpi egun hauetan gertatu den bezala. Hitzak errepikatu egiten dira, baina, hala ere, salaketa ez da isildu behar. Erantzukizuna ez da halabeharrarena, eten daiteke hilketa segida beltz hau. Eta hala exijitu behar da. -
«Errores» de los peritos que pueden costar una condena
La defensa de los imputados en el sumario 18/98 está dejando en evidencia a los peritos de la Guardia Civil, que día tras día se ven obligados a retractarse de lo que califican como «errores». Sin embargo, los abogados de la defensa consideran sospechoso que quienes debieran ser reputados especialistas en la materia yerren con tanta frecuencia, lo que les ha llevado a pensar que, en realidad, no hay fallos sino mala fe. Porque esos «errores» e incriminaciones sin pruebas pueden ser la única forma de condenar a inocentes. -
|