GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-05
Xabier RUBIO | Aranzadiren Herpetologia Kongresuaren koordinatzailea
«Anfibioak eta narrastiak bioadierazle oso onak dira»

Herpetologia anfibioak eta narrastiak aztertzen dituen zientzia da. Ezezagun samarra den arren, garrantzi bizia dauka egunotan gertatzen diren hainbat fenomeno ezagutzeko. Mundu guztiko adituak bildu ditu Aranzadik Donostian. ­

Herpetologia Kongresuak mundu guztiko eta Euskal Herri osoko adituak bildu ditu. Hain garrantzitsua al da hitzordua?

Euskal Herrian horrelako kongresu bat antolatzen den lehen aldia da. Nahiko modu puntualean ikertu da beti herpetologia. Aranzadi Zientzia Elkarteak 90eko hamarkada bukaeran heldu zion serio ­nahiz eta 70ekotik ikertzen aritu­ eta azken urteotan bultzada eman diogu. Guretzat garrantzitsua zen horrelako hitzordu bat, bai Euskal Herriko beste lan-taldeekin elkartzeko bai nazioarteko adituekin egoteko.­

Informazioa trukatzeko aukera bat da, beraz.

Egun, teknologiari esker, harreman onak ditugu. Orain arte bertako populazioa nola zegoen aztertzen aritu gara, baina egia da zalantzak eta arazoak mundu mailakoak direla. Hartara, beharrezkoa da tokian tokikoa aztertzeaz gain, munduari begira jartzea. ­

Kezkak berdintsuak al dira han eta hemen?

Mundu globalizatu honetan arazoak ere askotan globalizatu egiten dira. Klima aldaketak eta ozono geruzaren mehetzeak berdin eragiten dute toki guztietan. Adibidez, ikusi dugu ozono geruza desagertu ahala mendi inguruetan bizi den zenbait anfibio populazioen arrautzak kaltetu eta anfibioak hil egin direla. Horrek hausnarketarako bidea ematen du; animaliei kalte egiten badie ozono geruzaren desagerpenak, gizakiari ere kalte egingo dio seguru asko. ­

Adierazle baliagarriak dira, beraz, anfibioak eta narrastiak.

Bioadierazle oso onak dira. Anfibioek, adibidez, ez dute gurea bezalako azalik, muki-mintz antzeko bat dute eta erabat iragazkorra da; kanpokoa barrura sartzen da eta barrukoa kanpora atera. Gainera, azalaren bitartez egiten dute arnasketa eta oso sentiberak dira. Airean eta uretan ibiltzen dira eta batean edo bestean edozein aldaketa izanez gero, berehala sumatzen dute. Horregatik, arrasto baliotsuak ematen dizkigute gertatzen ari denari buruz. ­

Azkar desagertzen ari dira. Kezkatzekoa da, ezta?

Bizitza itsasotik ­arrainetatik­ lehorrera pasatu zenean anfibio itxuran pasatu zen. Urte asko daramate gure artean, dinosauroen aurrekoak dira. Hainbeste urte gure artean egon ondoren hain azkar desagertzen ari direla ikustea kezkagarria da.  ­

Zergatik da garrantzitsua herpetologia?

Anfibioak eta narrastiak gure sare trofikoetan daude. Desagertzen baldin badira, zati hori desagertu egingo da sare trofikotik eta hori oso larria da. Horretaz gain, modu berekoian interesatzen zaigu anfibioak eta narrastiak mantentzea, gure inguruan gertatzen dena ulertzen laguntzen baitute. Horregatik bakarrik bada ere, merezi du horiek bizirik irautea. Eta, azkenik, aniztasun biologikoa dago. Guk jaso duguna gure ondorengoei utzi behar diegu. ­

Askotariko aplikazioak ditu.

Bai. Esaterako, Australian bazen dagoeneko desagertuta dagoen espezie berezi bat, igel gastrikoa. Oso bitxia zen, zapaburuak irentsi eta arrautzak urdailean garatzen zituelako. Sekulako interesa sortu zuen medikuntzan, urdaileko ultzerak eta zenbait minbizi sendatzeko mekanismo baliagarria zelakoan. Baina berandu iritsi ginen, hamar urtetan desagertu egin zen eta ez dago beste alerik ikertzeko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El veto unionista se queda sin oxígeno
Mundua
EEUU recuerda sus condiciones al pueblo palestino y Hamas se arma en Cisjordania
Euskal Herria
Lakua ve «poco realista» la demanda de la izquierda abertzale sobre el euskara
Ekonomia
Langile bat hil da Mungiako galdategi batean, bosgarrena aste batean
Kultura
Hannah Wilke, el cuerpo pionero de la revolución feminista del arte
Mundua
El compromiso del IRA da un nuevo impulso al proceso irlandés
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss