GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-10
«Menpekotasunik gabeko» gizarte eta lan esparrua eraikitzera deitu du LABek
Lan Harremanetarako Kontseiluko gisako krisiak ekiditeko, LABek «menpekotasunik gabeko» gizarte eta lan esparru bat eraikitzeko dei egin zien atzo sindikatuei eta patronalari. Era berean, Gasteizko eta Nafarroako gobernuei «erabateko» gaitasun legegilea edukitzeko indarrak bidera ditzaten eskatu zien.

DONOSTIA

LABeko kide Ainhoa Etxaidek, Garbiñe Aranburuk eta Rafa Diezek proposamen bat aurkeztu zuten atzo Donostian gizarte eta lan erakundeetan sortutako krisiari aurre egiteko eta gizarte elkarrizketa behingoz ahalbidetzeko. Lan Harremanetarako Kontseiluko gisako arazoak egungo esparrua «agortuta» dagoen seinale direla adierazi ondoren, krisia bukatzeko sindikatuek eta patronalak gizarte elkarrizketarako eremu «autonomo» bat eraikitzeko konpromisoa hartu beharko luketela nabarmendu zuten.

Espazio hori «menpekotasunik gabe» ahalbidetu beharko litzatekeela adierazi zuen Diezek, hau da, «Euskal Herrian erabakitzen dena defendatuz, Estatu espainoletik datozen erreformen gainetik». Gai guztietaz hitz egitea posible izan beharko litzateke eremu berri horretan, eta patronalak «beto gaitasunik» ez luke izan beharko, sindikatu abertzaleko idazkari nagusiaren iritziz. Era berean, CCOO eta UGT sindika- tuek ELAren eta LABen aurka Nafarroan bultzatzen duten «bazterketa» alde batera utzi beharko luketela aipatu zuen.

Gasteizko eta Nafarroako gobernuen lana zein izan beharko litzatekeen ere azaldu zuen Diezek. «Hego Euskal Herriko gobernuek ere etxeko lanak egin beharko dituzte. Erakundeek gizarte eta lan arloan erabateko gaitasun legegilea izateko eskaera egiteaz gain, horren alde indarrak bideratu beharko lituzkete», nabarmendu zuen.

Hitz egiteko prest

Sindikatuekin, patronalarekin eta Gasteizko eta Nafarroako gobernuekin hitz egiteko prest daudela berretsi zuen LABeko kideak, baita beren proposamena eragileei helaraziko dietela aurreratu ere.



Consideran que la crisis es estructural

DONOSTIA

Los representantes de LAB, además de presentar su propuesta en Donostia, hicieron un diagnóstico de la situación actual de los organismo sociolaborales. Señalaron que «la crisis institucional» es «estructural» y afecta a todos los ámbitos de intervención sindical.

Sobre Hobetuz, indicaron que ha quedado «finiquitado» por la actitud de CCOO, UGT y Confebask y por «la nula capacidad y voluntad» de la Administración para superar el bloqueo. De Osalan dijeron que no cumple su función, «siendo obvios los nulos resultados a la hora de afrontar realidades como la siniestralidad laboral».

En cuanto al Consejo Económico y Social (CES), lamentaron que se reduzca «a ser mero emisor de informes preceptivos sin iniciativa propia para realizar aportaciones». Denunciaron que «es ineficaz» por la posición de «una patronal que pretende mantener ‘secuestrado’ a este organismo en la CAV» y por su funcionamiento «testimonial» en Nafarroa.

Por último, tildaron de «sucedáneos ineficaces» a organismos tales como el Consejo Vasco de Empleo y Egailan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acompañamiento al proceso vasco
Euskal Herria
Adams advierte «grandes posibilidades de éxito» si existe voluntad política
Euskal Herria
Elkartasuna eskertu eta gizartearen konpromisoa txalotu du De Juanak
Mundua
Corea del Norte hace explotar con éxito bajo suelo su primera bomba atómica
Jendartea
Desalojo policial y derribo del gaztetxe de Burlata
Euskal Herria
La Declaración de los Seis exhorta a las partes a erradicar las causas y efectos del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss