GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-10
«Kontaidazu ipuin bat, hodei andrea»
Gasteizko Armentia ikastolak eta Donostiako Igeldo ikastetxeak parte hartu dute Mugarik Gabeko Ondarea gobernuz kanpoko erakundeak Txernobileko istripu nuklearra- ren 20. urteurrena gogoratzeko DVD bitartez argitaratuko duen “Kontaidazu ipuin bat, hodei andrea” programan. Europa osoko 30 ikastetxek eta Bielorrusiako beste hainbestek hartuko dute parte bertan. Emaitzarekin pozik daude.

Aipaturiko ikastetxe bakoitza hamar minutuko bideo bat egiten ibili da urtarrilaz geroztik. Lan horren emaitza atzo bertan ikusi zuten Gasteizko Armentia ikastolako ikasleek, Artium museoan egin ziren bi proiekzioen aurkezpenaren barruan.

Egindakoarekin oso gustura geratu dira guztiak, bai gazteak bai proiektuen arduradunak, eta lanean jarraitzeko asmoa dutela berretsi zuten. Mugarik Gabeko Ondarea gobernuz kanpoko erakundeak ere ingelesez idatziriko eskutitz bat igorri du, eta bertan, emaitzagatik zoriondu ditu ikasleak, baita bestelako egitasmoetan batera lan egiteko gonbidatu ere.

Eurak jaio aurretik gertatutako ­baina oraindik ere Bielorrusiako haur nahiz helduengan eragina izaten jarraitzen duen­ katastrofe baten inguruko berezko gogoetak islatu nahi izan dituzte “Kontaidazu ipuin bat, hodei andrea” programan. Istripu nuklearrari buruzko dokumentazioa aztertu eta gidoi bat egin dute. Ana Lezeta eta Maria Zamakola artisten laguntzarekin hartualdiak egin eta editatu dituzte.

Armentiako ikasleak autobusa hartu eta Garoñako zentral nuklearrera bertaratu dira, eta bertako eta naturako irudiak nahastu dituzte. Donostiarrek zelaietan zein mendietan aurkitutako animaliak aukeratu dituzte, baita itsasoa ere. “Kutsadurarik ez” irakur zitekeen pankarta batekin amaitzen dute gogoeta. Biek hodeiekin jolastu nahi izan dute. Metaforak nonahi ikusi ahal izan dira.

Soinu banda Oreka tx-ena

Bi euskal ikastetxeen bideoen soinu banda Oreka Tx txalaparta-jotzaileek utzitako musikarekin egina da. Munduko bazter ezberdinetan bildu duten musika-esperientzia aurtengo Donostiako Zinemaldian aurkeztu duten pelikula batean jaso da.

Bi proiektu horiek egiterako orduan, Gasteizko Artium museoarekin jarri zen harremanetan Mugarik Gabeko Ondarea. Gobernuz kanpoko erakunde horren eginkizuna mundu osoan kultura, ondarea eta oroimen historikoa gordetzea da, gerraren, txirotasunaren edota sarraskien eragina jasan dituzten tokietan bereziki.

Txernobileko istripuaren 20. urteurrena gogora ekartzeko, Bielorrusiako 30 ikastetxe eta kutsadura nuklearrak eragin gabeko Europako beste 30 ikastetxe bildu ditu. Bertan, istripuaz duten iritzia, beren inguruarekin nola lotzen duten eta oraindik ere pertsonengan eragina duten gertakizun hauen aurrean ikasleak nola sentitzen diren adierazten dute bideo programa baten bitartez. Artium museoa izan da bi proiektuak zuzendu dituena.

“Tell me a story, Mr Cloud” proiektuaren hurrengo fasea Bielorrusiako ikastetxeetan bideo-muntatzeak egitea izango da eta ondoren, Mugarik Gabeko Ondareak DVD bat editatuko du bertan nahiz Europako gainerako herrialdeetan egin diren bideo guztiekin. Emaitza datorren urtean aurkeztuko dute Parisen. Gasteizen eta Donostian egindakoak baldin badira, ziur bikaina dela. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acompañamiento al proceso vasco
Euskal Herria
Adams advierte «grandes posibilidades de éxito» si existe voluntad política
Euskal Herria
Elkartasuna eskertu eta gizartearen konpromisoa txalotu du De Juanak
Mundua
Corea del Norte hace explotar con éxito bajo suelo su primera bomba atómica
Jendartea
Desalojo policial y derribo del gaztetxe de Burlata
Euskal Herria
La Declaración de los Seis exhorta a las partes a erradicar las causas y efectos del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss