GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-10
Ostolazak irabazi zuen Bizkaiko lehen kanporaketa
·Berrehun eta berrogeita hamar lagun bildu ziren Zamudioko kiroldegian

BILBO

Gorka Ostolaza bertsolari markinarrak irabazi zuen joan den igandean Zamudion egin zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa. Ostolazak 409,5 puntu atera zituen eta, horrenbestez, finalaurrekoetara igarotzeko aukera eskuratu du. Honela sailkatu ziren Gorka Ostolazarekin batera lehiatu ziren beste bost bertsolariak: Miren Ibarluzea (394,5 puntu), Beñat Ugartetxea (387,5 puntu), Eneko Abasolo (375,5 puntu), Amaia Uribe (330 puntu) eta Mikel Galarza (308 puntu). Zuriñe Iarritu izan zen saioan aurkezle aritu zena. Bost bertsolariok puntuazioaren arabera igaroko dira bigarren fasera.

Sailkapenean ikusten denez, saio orekatua izan zen eta maila politekoa. Datorren igandean Sestaoko Musika Etxean jokatuko dute Bizkaiko Txapelketaren bigarren kanporaketa eta Arrigorriagan, Igorren eta Aulestin izango dira ondoko hitzorduak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acompañamiento al proceso vasco
Euskal Herria
Adams advierte «grandes posibilidades de éxito» si existe voluntad política
Euskal Herria
Elkartasuna eskertu eta gizartearen konpromisoa txalotu du De Juanak
Mundua
Corea del Norte hace explotar con éxito bajo suelo su primera bomba atómica
Jendartea
Desalojo policial y derribo del gaztetxe de Burlata
Euskal Herria
La Declaración de los Seis exhorta a las partes a erradicar las causas y efectos del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss