GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-10
Hegoak zinema-klubak film britainiarrei buruzko zikloa eratu du

BILBO

Hegoak Euskal Herriko Gay, Lesbiana eta Transexualen elkarteak Britainia Handiko zinema gay, lesbiko, transexual eta bisexualari buruzko ziklo bat antolatu du eta zortzi film eskainiko ditu bere egoitzan, Maiatzak 2 kaleko zazpigarren zenbakian. Zikloa ostiralean hasi zen, ‘‘Another country’’ filmarekin.

Hurrengo emanaldia ostiral honetan izango da, eta Kenneth Branaghek zuzenduriko ‘‘Peter’s friends’’ filma ikusi ahal izango da. Antzerki konpainia bateko lagunak unibertsitatean gradua lortu ostean elkarrengandik urruntzen dira. Hamar urteren ondoren, haietako batek beste guztiak gonbidatzen ditu. Berriro elkartzeak oroitzapen onak ekarriko ditu, baina, beste alde batetik, gauzak ez dira lehen bezain gozoak izango.

Hurrengo hitzordua urriaren 20koa izango da, eta Stephen Frearsen ‘‘My beautiful laundrette’’ lana aurkeztuko diete ikusleei. Daniel Day-Lewis, Roshan Seth eta Saeed Jaffrey dira filmeko aktore nagusiak.

Stephen Frearsen bigarren film bat ikusi ahal izango da urriaren 27an: ‘‘Prick up your ears’’.

Azaroaren 3an, Liz Gillen ‘‘Goldfish memory’’ emango dute eta Brian Gilbert-ek Oscar Wilde idazle handiari buruz 1997an zuzendu zuen ‘‘Wilde’’ filma izango da hurrengo emanaldia, azaroaren 10ekoa. Stephen Fry, Jude Law eta Vanessa Redgrave aktore ezagunak dira filmeko protagonista nagusiak.

Azaroaren 17an John Mayburyren ‘‘Love is the devil’’ ematekotan dira.

Azkenik, Paul Humfress eta Derek Jarmanen ‘‘Sebastiane’’ filmak emango dio amaiera Hegoak zinema-klubari azaroaren 24an. Filmak Sebastian kristau-martiriaren istorioa kontatzen du, munduan gizartearen gaitzespena eta mirespena sortu zuen bertsio gay batetik zuzenduta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acompañamiento al proceso vasco
Euskal Herria
Adams advierte «grandes posibilidades de éxito» si existe voluntad política
Euskal Herria
Elkartasuna eskertu eta gizartearen konpromisoa txalotu du De Juanak
Mundua
Corea del Norte hace explotar con éxito bajo suelo su primera bomba atómica
Jendartea
Desalojo policial y derribo del gaztetxe de Burlata
Euskal Herria
La Declaración de los Seis exhorta a las partes a erradicar las causas y efectos del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss