GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-10-10
- Frantziako Kopa
Aviron besterik ez da izango hurrengo kanporaketan
·Genetsek 1-0 galdu zuen eta agur esan dio Kopari

BAIONA

Frantziako Kopako laugarren kanporaketa eta gero, Aviron izango da aurrera egingo duen euskal talde bakarra. Kanporaketa horretan talde profesionalak lehian hasten dira, eta lehenengo CFA Mailakoak sartzen dira. Hortik gorako mailetako taldeak kanporaketaz kanporaketa joango dira sartzen. Hurrengoan, N1ekoak izango dira.

Orain arteko euskal talde guztiak kanporatuta zeuden, eta zaleak bazuten itxaropena Aviron eta Genets han izateko, baina baionarrek bakarrik egin dute aurrera, Genets kanpoan geratu baita.

Avironek berak baino askoz ere maila apalagoa duen Chemiersen zelaian jokatu zuen, eta 1-5 irabazi. Nahiz eta talde ahula izan aurrean, euskaldunek ez zuten ezusterik nahi, eta talderik onena zelairatu zuten. Kanporaketak partida batera dira, eta ezusteak beti izaten direnez, baionarrek serio hartu zuten neurketa.

Partidaren jabe egin ziren hastapenetik, baina asko kosta zitzaien etxekoen atea zulatzea. Lancienek lortu zuen 0-1ekoa, lehen zatia amaitzeko bi minutu besterekin geratzen ez zirenean. Bigarren zatia hasi eta hamalau minutura, ordea, etxekoek berdinketa lortu zuten, eta horrek kezka eta urduritasuna ere sortu zuen euskaldunen artean. Erabat amateurra den talde baten eta profesional baten artean ezberdintasun handia dago, eta hori gero nabaritu egin zen. Ez da gauza bera astean bitan edo hirutan entrenatzea, edo astean egunero entrenatzea, eta tarteka egunean bi aldiz ere aritzea.

Etxeko taldea nekea sumatzen hasi zen, eta zuri-urdinek hori ederki aprobetxatu zuten beste lau gol egiteko. Cazenave, El Hajjam eta Louit izan ziren egileak. Horrek bi egin zituen. Honako hauek jokatu zuten Aviron Baionako taldean:Bouet, Arahanzet (Estrade, 75.m), Laporte,Bertrand, Degoul, Etxeberri (Bidegain, 59.m), Lestage, El Hajjam, Lancien, Cazenave (Barsacq (59.m) eta Louit.

Genets Angelukoak partida bihurria zuen Mont de Marsanen. Stade Montois goian ibilitako taldea da, eta azken urte hauetan bere unerik gozoenean ez badabil ere, bien artean maila bateko aldea dago, eta Kopan hori ez da askotan nabaritzen. Angeluarrek 1-0 galdu zuten, eta etxekoen gola, gainera, partida amaitzeko hamasei minutu falta zirenean heldu zen, eta angeluarrek agur esan behar izan zioten Kopari lehen kanporaketan, ezin izan baitzuten erreakzionatu. Hauek jokatu zuten: Gruel, Dors, Lafitte, Dubroca, Cochet, Ipek, Trentin, Pothet (Heckly, 77.m), Poueys, Elouari, eta Jauregi (Gueye, 79.m).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acompañamiento al proceso vasco
Euskal Herria
Adams advierte «grandes posibilidades de éxito» si existe voluntad política
Euskal Herria
Elkartasuna eskertu eta gizartearen konpromisoa txalotu du De Juanak
Mundua
Corea del Norte hace explotar con éxito bajo suelo su primera bomba atómica
Jendartea
Desalojo policial y derribo del gaztetxe de Burlata
Euskal Herria
La Declaración de los Seis exhorta a las partes a erradicar las causas y efectos del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss