- Herriarena Torneoa
Baigorrin, dena prest
DONOSTIA
Datorren igandean abiatuko da Baigorriko Herriarena Torneoa. Lehen finalerdian, Sorhuet eta Ozafrain Ibarrola eta Jean Claude Dermiten aurka arituko dira. Hilaren 22an izango da bigarren finalerdia, eta bertan neurtuko dira Etxeberri eta Kurutxari Larretxea eta Ezkurra II.aren aurka. Azken horiek dira torneoa irabazteko faboritoak. Bi finalerdietako irabazleak elkarren aurka jokatuko dute finala hilaren 29an. Norgehiagoka guztiak 17.30etik aurrera jokatuko dira.
|