Eztabaidan erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du Friendhsip-ek
BRUSELAS
Hilaren 25ean egingo den eztabaidan, euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen aldeko aipamen bat egiteko eskatuko dio Friendshipek Europako Parlamentuari, atzo ERCko kide eta europarlamentari Bernat Joanek aditzera eman zuenez. Gaur arratsaldean hilabetero egin ohi duen bilkura egingo du, besteak beste, egungo egoerari errepasoa emateko eta Europako Parlamentuak eztabaidatu beharreko testua zein izan behar litzatekeen aztertzeko.Joanen esanetan, delako hitzarmen horrek Parlamentuaren babesa jaso beharko luke. «Begi-bistan da sektore batzuek ez dutela gogo handirik prozesua martxan jartzeko eta, horregatik, Legebiltzarraren esku hartzea positiboa izango litzateke», esan zuen Joanek. Gaineratu zuenez, balizko hitzarmen horrek Friendshipek defendatzen dituen printzipioak jaso beharko lituzke, hala nola, «indarkeria desagertzea eta talde politiko guztien inplikazioarekin erabakitzeko gunea sortzea». Hala, autodeterminazio eskubidearen alde egingo du hilaren 25eko eztabaidan. Ekimen horren hastapenetan, Estatu espainolaren hauteskunde-barrutian hautatu zituzten europarlamentariek, PPkoek salbu, prozesua Europan azter dadin idatzi bat hitzartu zuten joan den irailean. Egileen ar- tean, PSOE, EAJ, CiU, IU eta ERCko ordezkariak zeuden eta idatzi horren bidez plazaratu zutenez, Europako Parlamentuak badu zer esanik prozesuan eta babestu egin behar du. Helburua Irlandako bake prozesuari lortu zuen sostengu bera lortzea da.
PP, berriro ere, kontra
PP eztabaida horren kontra azaldu da behin baino gehiagotan. Atzo, esaterako, alderdi horren iturriak aipatuz, zenbait agentziak Mariano Rajoy Europako Alderdi Popularren (PPE) sostengua eta babesa lortzen saiatuko dela aurreratu zuten. Izan ere, hilaren 19an Helsinkin bilduko da PPE.Bilera horretan, prozesuaren aurka egotearen arrazoiak azalduko ditu, baita zergatik ez duten nahi Europako Legebiltzarra prozesuaz aritzea ere. Bere ustez, «hori Batasunaren aldarrikapen historikoa da» eta «talde terroristen zerrendan» dagoela arbuiatuko du. Era berean, orain artean egin duen bezalaxe, «bi herrien ar- tean gatazkarik dagoenik» ukatuko du Helsinkin eta, ondorioz, «nazioarteko begiralerik ez» dela behar defendatuko du PPko buruak. Hori guztia defendatzeko, hilaren 25ari begira PPEren babesa jaso nahi du.
|