GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-10
Bi urteko espetxe zigorra Ibarrako zortzi gazteri
·Fiskaltzak hasierako 32 urtetik 96ra bitarteko eskaerak murriztu ditu epaiketan

Kale borrokako ekintzetan parte hartu izana egotzita, sekula euskal gazteen aurka eskatu diren espetxe zigor handienetakoak zituzten atzo epaitutako Tolosaldeko zortzi gaztek. 32 urtetik 96ra bitarteko behin-behineko eskaerak, azkenean, bi urtean gelditu ziren atzo.

MADRIL

Auzitegi Nazional espainolak bi urteko espetxe zigorra ezarri die azkenik kale borrokako ekintzetan parte hartzea egotzi zien Ibarrako zortzi gazteri. Fiskaltzak 32 urtetik 96 urtera bitarteko kartzela eskae- rak egin zituen orain dela lau urte Guardia Zibilak atxilotu zituen gazteen aurka. Baina, azkenean, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarekin akordioa egin eta gero, bi urteko espetxe zigorra ezarri die Madrilgo Auzitegi bereziak.

Orain dela lau urte, 2002an, Guardia Zibilak atxilotu zituen atzo Auzitegi Naziona- lean epaitu zituzten gazteak. Gainera, kasernetan inkomunikaturik emandako egunetan torturak jasan izana salatu zuten. Ibarrako zortzi gazteei 1999. eta 2002. urteen artean Tolosaldean izandako kale borrokako ekintzetan parte hartu izana egozten zien Auzitegi Nazionalak; Ignacio Gordillo Auzitegi Nazionaleko fiskalak 32 urtetik 96ra bitarteko espetxe eskaerak egin zituen gazteen aurka.

Hala, Fiskaltzak 96 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Eñaut Garmendiaren aurka, 80 urtekoa Aritz Suduperen aurka, 64 urteko kartzela eskaera Ibon Aranalde eta Jon Otegiren kontra, 48 urte Josu Ozaita eta Garikoitz Ibarluzearen aurka, 32 urteko eskaera Mikel Ozaitaren aurka eta 16 urteko espetxe eskaera, azkenik, Goar Jimenezen aurka.

Ez dute espetxera joan behar

Alta, behin-behineko eskari horiek bi urteko espetxe zigorrera murriztu zituzten, atzo, epaiketaren egunean, Fiskaltzarekin akordioa lortu os- tean. Kale borrokako ekintzak leporatuta, euskal gazteen aurka egundaino Auzitegi Nazional espainolak egin dituen espetxe zigor eskaera handienak izan dira honako hauek, Iruñerriko hainbat gazteren aurka eskatu dituztenak bezalatsu.

Ignacio Gordillo fiskalak «triskantza terroristak» egozten zizkien zortzi gazteei, «mozorroa erabiltzea» delako delituak, gainera, are gehiago larritzen zuela argudiatuta. Atzo, aldiz, «triskantza» beharrean «kalte terroristak» egotzi zizkien Ibarrako gazteei, eta mozorroen kontua alboratu egin zuen.

Horrela, Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri die zazpi gazteri, eta urtebetekoa zortzigarren bati, Fiskaltzarekin akordioa lortu eta gero. Gainera, aurretiaz bestelako zigorrik edo aurrekaririk ez dutenez gero, Tolosaldeko gazteek kalean jarraituko dute eta ez dute espe- txera joan beharrik izango.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acompañamiento al proceso vasco
Euskal Herria
Adams advierte «grandes posibilidades de éxito» si existe voluntad política
Euskal Herria
Elkartasuna eskertu eta gizartearen konpromisoa txalotu du De Juanak
Mundua
Corea del Norte hace explotar con éxito bajo suelo su primera bomba atómica
Jendartea
Desalojo policial y derribo del gaztetxe de Burlata
Euskal Herria
La Declaración de los Seis exhorta a las partes a erradicar las causas y efectos del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss