Gehiegizko paketatzearen sentsibilisazio kanpaina Hendaian
HENDAIA
Hendaiako Ingurumen Hiritar Egintza (ACE) taldeak gehiegizko paketatzearen inguruko sentsibilisazio kanpaina bat abiatu du gaur goizean bertan hiriaren erdialdean. Paketatzeak hondakinen kopurua handitzen du; gaur egun etxeetako hondakinen pisuaren %30 eta bolumenaren %50 eragiten du. Hondakinez gain, produktuen prezioa %20 emendatzen duela ere aditzera eman nahi dute. Erosketak egoki egiteko informazio kanpaina eginen dute 10.30 eta 12.00ak bitartean. Elkarte ezberdinei kanpaina horretan parte har dezaten dei egin diete ACEko kideek. Hendaiako Batasunak ekimenarekin bat egitea erabaki du eta gizarteari gai honen inguruan antolatzen diren mobilizazio guztietan parte hartzeko gonbidapena ere egin diote.
|