La Falange taldea legala dela eta kalera ateratzeko eskubidea duela dio Ripak
La Falange gisako talde faxistak legezkoak direla eta manifestatzeko eskubidea dutela azaldu zuen atzo Gobernu espainolak Nafarroan duen Ordezkaritzak. Dena den, ostegunean Iruñean Konstituzioaren aurkako ikurrak erabili eta mehatxuak egin zituzten edo ez aztertuko duela adierazi zuen Polizia espainolak.
IRUÑEA
Ostegunean Iruñean istiluak eragin zituen La Falange taldea «legezkoa» dela argudiatuta, kalera ateratzeko eskubidea duela nabarmendu zuen atzo Gobernu espainolak Nafarroan duen Ordezkaritzak. Ordezkaritzak adierazpen batean azaldu zuenez, ezinezkoa zen manifestazio hori debekatzea, «erabili zuten leloa ‘Nafarroaren espainiartasunaren alde’ ere legearen mugen bar- nean» dagoelako. Dena den, Polizia espainolak La Falangeren mobilizazioan jazo ziren ustezko delituak ikertzeari ekingo diola jakinarazi zuen. Konstituzioaren aurkakosinboloak erakustea, mehatxuak egitea eta jarrera era- sokorra izatea leporatu ahal diete, iturri beren arabera. Horrekin batera, Alde Zaharrean jazo ziren istiluei dagokienez, Polizia grabazioak eta testigantzak aztertzen ari dela azaldu zuen, «kalteak eragin zituztenen nortasuna jakiteko». «Indarkeria erabili zutenen aurkako [faxismoari aurre egin zion jendeaz ari da, ez falangistez] jarduerak bi muga izan behar zituen: Gaztelu plazan zegoen jende andana ez zauritzea eta La Falangeren manifestazioa, une horretan poliziakide erdiak horiek zaintzen zeudelako», esan zuen Gobernu espainoleko Ordezkaritzak.
Sanz eta Alli eztabaidan
Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz ere faxismoari aurre egin ziotenen aurka azaldu zen. «Duela urte batzuk bizi genuen kale borroka egoerara bueltatu gara, eta hori guk sortu ez dugun egoera politi- ko berri bat dugulako gertatu da», adierazi zuen, eta Polizia- ri «eraginkorragoa» izateko eskatu zion.Gobernuko kide Juan Cruz Allik (CDN), berriz, kale borrokaren kontra egin bazuen ere, La Falangeren manifestazioaren kontra ere jo zuen. «Ezin da onartu Iruñetik kanpo autobusez etorritakotalde batek hiritarren gehiengoari probokatzea», adierazi zuen. PSNko idazkari nagusi Carlos Chivitek, berriz, La Falangeren eta ezker abertzalearen manifestazioakkritikatu zituen. «Nafarroako gizartean enfrentamendua eta zatiketa bilatzen dute eta probokatzaileak dira», nabarmendu zuen. Horiek hala, falangisten jarrera salatu zuen, «kanpotik Nafarroara etorritakoek ekintza bandalikoak eragin zituz- telako», eta kale borrokarekin alderatu zuen «Jose Luis Ro-driguez Zapatero presidentearen heriotzaren aldeko oihuak egin zituztelako». IUNko koordinatzaile nagusi Ion Errok ere faxisten jarrera kritikatu zuen, baina baita horiei aurre egin zietenena ere.
Denuncian la connivencia de la Policía con los fascistas
IRUÑEA Los ciudadanos que convocaron la manifestación que el jueves reunió a unas 5.000 personas en Iruñea bajo el lema «Atzo eta gaurko faxisten aurrean, autodeterminazioa» denunciaron que la Policía española «protegió en todo momento a los falangistas y les permitió manifestarse pese a que muchos de ellos iban encapuchados, portaban bates de beisbol y vertieron graves insultos y amenazas de muerte, actos que según el Código Penal español, que esta Policía defiende con tanto ardor, son constitutivos de delito». Junto a ello, también criticaron que la Policía cargase contra quienes protestaban por la presencia fascista. También rechazaron el desfile de la Guardia Civil e instaron a la derecha navarra a que reflexione después de constatar «el éxito» de la movilización en favor del proceso abierto para la superación del conflicto. Batasuna también destacó que la ciudadanía navarra apostó el jueves por el proceso político, por lo que emplazó a UPN y PSN a «deshacerse de las inercias del pasado y deshacerse de liturgias militaristas» y a «afrontar con talante democrático el proceso». El concejal de EA en Iruñea, Iñaki Cabasés, también denunció «la permisividad ante las manifestaciones de la extrema derecha, mientras otras convocatorias se miran con lupa».
|