GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-14
Zalaineko langileak «inposizioaren aurka» altxatu dira
·Orain arte lortutako eskubideei ez dietela uko egingo azaldu du enpresa batzordeak

Zalain Transformadoseko langileria ekintza ugari egiten ari da enpresa hitzarmenaren negoziazioan izaten ari den jarrera salatzeko. Zuzendaritza ez da hitz egitera eseriko lanegun gehiago onartzen ez dituzten bitartean, baina langileak tinko daude, eta oraingo lanaldia babesten jarraituko dute.

BERA

Berako Holding de Gestion de Empresas de Tubo S.L. (Zalain Transformados) enpresako 350 langileak mobilizazio ugari egiten ari dira azkenaldian, horien artean joan den asteazkenean egindako hogeita lau orduko lanuztea, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatzeko eta zuzendaritza negozia- zioan izaten ari den «inposizioaren aurka».

Ez da era horretako ekintzak egiten dituzten lehen aldia, hala ere; aurretik ere «asko borrokatu» baitira enpresa batzordeko idazkari LABeko Juanma Caballeroak agertutakoaren arabera. «Aurretik egindako lanuzte eta mobilizazioen ondorioz, urteko 1.632 lanordu izatea lortu genuen, beraz, orain ez dugu hori alde batera utziko eta ordu gehiago egingo», adierazi du Caballerok. Izan ere, enpresarekin maiatzetik hona hamahiru bilera izan dituzte batzordeko kideek. «Zuzendaritza itxi egiten da, eta bederatzi egun gehiago lan egiten ez baditugu, ez duela negoziatzen jarraituko dio», azaldu du batzordeko kideak.

«Enpresa lehenago Arcelorrena zen, eta ondoren Condesa Holding-ek erosi zuen. Hori gertatu zenean enpresaren bideragarritasunerako industria-plana sinatu genuen, baina gauza ugari geratu zen zehaztu gabe. Une berean, gainera, hiru urte iraun zuen hitzarmena bukatu zen, eta, ondorioz, urte hasieran, hitzarmen berria negoziatu behar genuen. Baina batzordeak Lan Sailean salaketa jarri arte ez gara ezertan hasi. Azkenean, maiatz aldean izan zen lehen bilera», esan du.

Gainera, enpresak inposizioaren bidea jarraitzen duela salatu dute. «Enpresan sartu duten gerente berriarentzat dena inposizioa da: ez dakit zer egiten ez badugu, enpresa itxiko dutela esaten digu edo Txekiara joango dela; hitzarmena sinatzen ez badugu, ez dugula soldata igoerarik izango esaten digu, ezta KPI ere...», adierazi du.

Zailtasunak zailtasun, batzordeko kideek borrokatzen jarraituko dutela diote, eta ez dituztela lanordu gehiago onartuko. «Guk ibilbide bat dugu; ingurune sozial bat dugu, eta zuzendaritzak langileek horixe ahantz dezaten nahi du», azaldu du Caballerok.



Bi puntutan bildutako negoziazioa

BERA

LABeko Zalain Transformadoseko batzordeko idazkariak, Juanma Caballerok, batzordeak hitzarmenaren negoziazioa bi puntutan bildu duela esan du. «Enpresak lanordu gehigo ezarri nahi dizkigu. Lehenik eta behin, hamahiru egun gehiago eskatu zituen, ezetz esatean hamarrera jaitsi zuen eskakizuna, eta orain bederatzi eskatzen dizkigu. Guk, borroka askoren ondoren, urteko 1.632 orduko lanaldia lortu dugu, eta ez diogu lorpen horri uko egingo», agertu du Caballerok.

Izan ere, enpresaren jabe Condesa Holding-ek lantoki guztietarako (Bera, Berriobeiti eta Mieres, Asturiasen) lanaldi bera ezarri nahi du; urteko 1.704 lanordukoa, hain zuzen.

Negoziazioan batzordeak egiten duen bigarren eskaera nagusia kaleratutako langile bat berriz onartzea da. «Enpresak lantokian hogeita hamar bat urte lanean zeraman langile bat bota zuen, eta guk kontua epaitegietara eraman genuen. Epaileak bi aukera eman zizkion zuzendaritzari: berriz ere onartzea guk idatziz eskatutakoa edo kalteak ordaintzea; hain justu, enpresak hautatu duena», gaineratu du Caballerok.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El abrumador respaldo a la mesa de diálogo desborda los discursos de los partidos
Euskal Herria
Batasuna tilda de «maniobra de despiste» las palabras de Rodríguez Zapatero
Euskal Herria
La Ertzaintza detiene en Gasteiz a dos jóvenes a los que imputa «kale borroka»
Ekonomia
Nobel para el banco de las mujeres pobres
Mundua
El Acuerdo de Saint Andrews sienta las bases para la reinstauración de las instituciones
Euskal Herria
El Estado español suspende otro examen sobre torturas de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss