GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-14
Biarritz Parisera doa, lehen sailkatuari bisita egitera
·Stade Française, oraingoz, beste guztien gainetik agertu da

BAIONA

Biarritzek lan zaila izango du gaur Parisen, 21.00etatik aurrera Stade Françaisen aurka jokatuko baitu. Partida oso gogorra da, sailkapeneko lehenengoaren aurka jokatuko baitute lapurtarrek. Parisko taldeak, gainera, argi eta garbi utzi du orain arte behintzat, mailako talderik onena dela.

Hala ere, denek izaten dituzte zuloak, eta gaur frantziarrek hirugarren lerroa osatzeko arazo asko izango dituzte. Izan ere, lerro horretako sei jokalarietatik bost ez baitaude jokatzeko moduan, eta garbi dago lerro horietan ahuldadea topatuko dutela, eta horren bila joan beharko dute euskaldunek.

Gainerakoan, zulo gutxi uzten dituzte Ligako lehenengoek. Erasoan, sekulako mina egiten dute, jadanik 316 puntu lortu baitituzte, inork baino gehiago. Jaso, berriz, 174 puntu jaso dituzte, eta lortu dituzten puntu gehigarri guztiak ere erasoan lortu dituzte. Jokatutako hamar partidetatik bederatzi irabazi dituzte eta galdu, berriz, bakarra. Jadanik 41 puntu dituzte sailkapenean, eta bigarren taldeari hamabi kentzen dizkiote.

Biarritz, berriz, garbi dago oraindik ez dela heldu behar duen maila horretara. Hala ere, Parisen ongi jokatzen du, eta Stade Française ere ez da lan gehiegirik ematen dion taldea.

Jokalariei dagokienez, Lievremont, Brusque, Gaitan, August eta Lecouls ez dira zelaian izango. Yachvili taldearekin joan da, baina ez dago ongi, eta hasieratik, behintzat, aulkian geratuko da.

Ondorioz, Biarritzen hamabostekoa hau izango da: Lealamanua, Noirot, Wessels, Thion, Carizza, Betsen, Hall, Harinordoki, Dupuy, Traille, Bobo, Bidabe, Cabannes, Gobelet eta Dambielle. Denoyele, Avril, Couzinet, Dridi, Yachvili, Peyrelongue eta Marlu aulkian geratuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El abrumador respaldo a la mesa de diálogo desborda los discursos de los partidos
Euskal Herria
Batasuna tilda de «maniobra de despiste» las palabras de Rodríguez Zapatero
Euskal Herria
La Ertzaintza detiene en Gasteiz a dos jóvenes a los que imputa «kale borroka»
Ekonomia
Nobel para el banco de las mujeres pobres
Mundua
El Acuerdo de Saint Andrews sienta las bases para la reinstauración de las instituciones
Euskal Herria
El Estado español suspende otro examen sobre torturas de la ONU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss