GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-16
Bergarako Mahaster River taldeak diskoa plazaratu du
Gaztelupeko Hotsak etxeak Mahaster River hirukotearen lehendabiziko lana kaleratu du, «Irtenbiderik gabeko autobideak». «Proiektu berria da gurea Euskal Herrian: akustikoa eta intimoa. Hamabi sokako gitarrak erromantizismo puntua ematen dio, gainera», erran du Fernando Laskurainekin eta Mikel Azkargortarekin batera taldea osatzen duen Unai Azkaratek.

BERGARA

Mahasterreka Bergarako karrika bat da. Erritmoaren kalea deitzen diote txantxetan. Hango taberna batean elkartzen dira Unai Azkarate, Fernando Laskurain eta Mikel Azkargorta kafea hartzeko, baita blues, rock-and-roll eta soul musika gustuko duen jende gehiago ere. Horregatik du izena hirukoteak Mahaster River.

Euskaraz abesten dute, baina bertsioak ere egiten dituzte ingelesez, eta kantu instrumentalak ere badituzte. Hamaika abesti bildu dituzte diskoan. Azkena berezia da, grabazio garaian sortutako bluesa delako. «Taldekide guztiak aritu izan gara aurretik beste proiektu batzuetan. Horregatik, musika ezberdinak elkartzen dira lanean: bluesa, funka, soula, baita flamenkoa ere», azaldu du Unai Azkaratek.

Hiru bertsio daude diskoan:Ennio Morriconeren “Per qualche dollari in piu”, T-Bone Walkerren “Stormy Monday” eta Bo Diddelyren “Before you accuse me”. Zuzenekoetan bertsio gehiago ere egiten dituzte.

Musikariena bizimodu zaila dela dio Bergarako artistak, nekeza delako diskoa kaleratzea eta kontzertuak lortzea. «Jendeak gustuko ditu emanaldiak, baina hala ere batzuek ez dute apenas publikorik izaten. Bizitzan gauza erraz gutxi dago». 2004ko abenduan ekin zion hirukoteak jotzeari. «Harrera ona izan genuen herrian, lagunen babesa sentitu genuen hasieratik. Kanpora atera eta gutxinaka-gutxinaka gauza politak egiten joan gara. Bi urteren buruan diskoa kalean izatea oso positiboa da, Gaztelupeko Hotsak etxearekin, gainera. Gauzak azkar egiten ari garela iruditzen zait». Memento ona da hau Bergarako taldearentzat, jendearen babesak konfiantza ematen dielako. «Harmonika jotzera ere animatzen gara, eta giroa berotzen dugu».

Ostiralean, Elgetako kafe antzokian arituko da Unai Azkarate bakarlari gisa, gaueko hamar eta erdietan hasita. Ordu berean izanen dira hirukotearen emanaldiak ere: urriaren 27an Zumaiako Ihintza tabernan, azaroaren 17an Elgetako kafe antzokian eta 18an Bilboko Residence tabernan. Durangoko Azokan ere izanen da taldea lana aurkezten.



«Irtenbiderik gabeko autobideak»
M. I.

BERGARA

Unai Azkaratek idatzi ditu diskoko hitzak, gehienak lehenengo pertsonan. Bizitzako eguneroko bitxikerien ingurukoak dira. “Irtenbiderik gabeko autobideak” kantuak ematen dio lanari izena. «Gaur egungo autobideetako eraikuntza masiboa kritikatzen dugu bertan. Mendi ugari apurtzen dute errepideak egiteko, eta gero bakoitza bere autoan ibiltzen da. Hiriburuak gero eta gertuago badaude ere, herri txikiak bakartuta gelditzen dira».

Beste talde batzuetan jo izan dute hiru taldekideek. Ondo ezagutzen dituzte Euskal Herriko gaztetxeak. «Proiektu berri hau abiatzearekin batera irtenbiderik gabeko autobidean sartu gara gu ere, ordu asko ematen baitugu autoan alde batetik bestera. Egoera hori transmititu nahi dugu».

“Denbora galtzen” abestian bertze salaketa bat ageri da: «Euskaldun askok ingelesez abesten du, eta sarri ez ditugu hitzak ulertzen. Poesiari ez zaio daukan garrantzia ematen». “Ezagutzen zaitut” kantuan, berriz, euren pasioaz mintzatzen dira, musikaz. «Gelditu gabe jotzeak zoratzen gaituela azaltzen dugu».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Interpretaciones dispares para explicar los ataques de buitres al ganado
Euskal Herria
«Reivindicamos autodeterminación y amnistía total para Euskal Herria»
Euskal Herria
Libres los jóvenes detenidos el fin de semana en Gasteiz
Mundua
Los sondeos prevén una segunda vuelta en Ecuador entre Correa y Noboa
Mundua
Apelan al juego limpio en la campańa catalana
Kirolak
El Athletic coge el tren de la victoria y casi descarrila
Euskal Herria
Mucho calor y masiva afluencia de euskaltzales a Nafarroa Oinez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss