GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-16
Hainbat herrialdetako jakien agertoki izango da Iruñea
Gaurtik hasita eta datozen sei astelehenetan, Iruñera bertaratzen den orok Kolonbiako, Ekuadorko, Peruko, Brasilgo, herrialde arabiarretako eta Ekialdeko herrialdeetako jaki eta elikadura ohiturak ezagutuko ditu. Jaki tipikoak nola prestatzen diren bertatik bertara ikusteaz gain, dietalari eta sukaldariekin solastatzeko aukera izango da jardunaldiotan.

IRUÑEA

Gaur hasiko dira Iruñean, Munduko Elikaduraren Egunaren ospakizunekin bat eginez, «Kulturen arteko elkarrizketak elikaduran» izeneko jardunaldiak. Iruñeko Udalak aditzera eman duenez, horien bitartez sei herrialde desberdinetako jakien prestakuntzaren eta elikaduraren gaineko hainbat datu ezagutu ahal izango ditugu.

Elikadurari eskainiriko saio horiek ­guztiak doan­, Arrotxapea auzoko Juslarrocha elkartean egingo dituzte, eta gaurtik hasita, hurrengo sei astelehenetan, herrialde bateko sukaldari bat etorriko da bertako jaki tipiko bat prestatzera.

Gaurko saioa, lehenengoa, Kolonbiako sukaldaritzari eta bertako gastronomiari eskainitakoa izango da, eta Lupe Devora izango da sukaldari, Iruñeko Sabor&Tumbao jatetxeko sukaldaria. «Colada morena» izeneko jaki bat eta arrainarekin eta otarrainxkekin eginiko beste bat prestatuko ditu ikusleen aurrean.

Azalpena, prestaketa eta solasa

Jardunaldi hauetako sei saioetako bakoitzak oso bereizita dauden hiru atal izango ditu. Lehenik, dietalari batek ikus-entzunezko azalpen bat emango du elikadura egoki eta osasuntsuaren gainean, baita egun bakoitzean hizketagai hartuko den herrialdeko elikadura ohituren gainean ere.

Jarraian hartuko du parte gonbidatu nagusiak, saio bakoitzean hizpide hartuko den herrialdeko jakiak prestatuko dituen sukaldariak. Azkenik, ikusleak eta entzuleak, adituak eta sukaldaria bera ere bilduko dituen solasaldia egingo dute.

Aipatu bezala, Kolonbiako sukaldaritzari egingo diote tartea lehen egunean, eta hurrengo astelehenean, berriz, Ekuadorkoari, eta Nuevo Horizonte jatetxeko Carmen Mashquiri arituko da sukaldari lanetan.

Hurrengo asteetan Peruko (Contigo Peru elkarteko Carlos Eguileta izango da sukaldari), Brasilgo (Josefina Breissan sukaldari delarik) Ekialdeko herrialdeetako (Albena bulgariarrarekin) eta arabiar herrial- deetako (Al Safir jatetxeko Souad izango da sukaldaria) elikaduraz jardungo dute.

Saio guztiak 19.00etan izango dira Juslarrocha elkartean.



«Elikadura osasuntsuaren berri izateko»
GARA

IRUÑEA

Gaur bertan hasiko diren jardunaldi hauek Iruñeko Udalak antolatu ditu, bere esanetan, «elikadura osasuntsu eta orekatuaren gaineko ezagutzak zabaldu ahal izateko». Horretaz gain, «hiriko bizitzan berriki sartu diren giza taldeen elkargune» ere izan nahi duela adierazi du Udalak.

Horren guztiaren abiapuntua hiriko erroldan dago, Udalak igorririko adierazpen batek dioenez. Horren arabera, 2006ko urtarrilaren 1ean hiriko biztanleria osoaren %11 osatzen zuten etorkinek. Horrek honako ondorioa dakar: «Dagoeneko elikadura kultura desberdinak dituzten 30 bat herrialdetako 21.590 pertsona direla hona etorri eta elikagai eta produktu berriekin topo egiten dutenak». Eta horrek, aldi berean, gai berri horiek ez erabiltzea dakar Udalaren esanetan: «Beren propietateak edo ezaugarriak ezagutzen ez dituztenez, ez dituzte erabiltzen».

Bestalde, alderantzizko ikuspegia ere badugu, ordea: jaiotzez hemengoak diren askok ere ez baitituzte etorkinen elikatzeko ohiturak eta beren lehengaiak ezagutzen. Hori guztia alde batera utzi nahi dute jardunaldi hauek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Interpretaciones dispares para explicar los ataques de buitres al ganado
Euskal Herria
«Reivindicamos autodeterminación y amnistía total para Euskal Herria»
Euskal Herria
Libres los jóvenes detenidos el fin de semana en Gasteiz
Mundua
Los sondeos prevén una segunda vuelta en Ecuador entre Correa y Noboa
Mundua
Apelan al juego limpio en la campaña catalana
Kirolak
El Athletic coge el tren de la victoria y casi descarrila
Euskal Herria
Mucho calor y masiva afluencia de euskaltzales a Nafarroa Oinez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss