GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-16
Joxe UGARTEBURU | Aizkolaria
«50 urterekin txapel bat irabazteak sekulako ilusioa egin dit»
Joxe Ugarteburu aizkolariaren kasua ere bitxia da. Ezkioko kirolariak punta-puntan zegoenean utzi zuen aizkora; sasoi betean zegoen, gainera, orduan 26 urte besterik ez baitzituen. Lana tarteko, ezin izan zuen aizkoran jarraitu. Hamar bat urtez kirol hau erabat utzita izan ostean, apurka-apurka joan da itzultzen aizkorara, eta 24 urte geroago berriro ere lehiaketa ofizialetara agertu da, baita Hirugarren Mailako txapela jantzi ere.

Joxe Ugarteburu 24 urte eta gero berriro ere lehiaketa ofizialetan ikusi ahal izan da, eta EuskalHerriko Hirugarren Mailako txapela jantzi zuen, gainera, joan den ostegunean. 26 urterekin utzi zituen lehiaketak, eta 50 urterekin itzuli da. Aurretik, ordea, Lehen Mailako final bat baino gehiagotan izan zen, puntako aizkolaria zela utzi baitzuen kirol hau.

­Hainbeste urte eta gero txapel bat janzteak ilusio handia egingo zizun, ezta?

Dudarik gabe. Azken urte hauetan erakustaldietan hasita nengoen berriro ere, eta hor ari zitzaizkidan Azurmendi eta nire inguruko jendea berriro ere lehiatzen hasteko esaten. Gipuzkoako Bigarren Mailako Txapelketarako izena eman nuen, eta azkenean hemen ere parte hartzea erabaki nuen. Hirugarren Mailak akaso ez du garrantzi handirik izango, baina niri, 50 urterekin, sekulako ilusioa egin dit.

­Heldu den urtean Bigarren Mailan arituko zara. Horrek ere aurrera jarraitzeko indarra emango dizu, ezta?

Bai, jarraitu egin beharko dugu. Gustura egiten dudan gauza bat da, eta ahal dudan bitartean jarraitu egin nahi dut aizkoran.

­Zu gaztea zinela heldu zinen gora. Lehen Mailako finaletan sartzen hasi, eta lehen postuetan geratzera ere heldu zinen. Hala ere, utzi egin zenuen. Zer gertatu zen?

Garai hartan beste bazkide batekin makineria erosi nuen lanerako. Lana Bizkaian nuen, etxetik aparte, eta ez nuen ia beste ezertarako astirik. Gogoan dut Gipuzkoako Txapelketa baterako ez nuela izan prestatzeko astirik, eta azken egin nuela. Orduan erabaki nuen aizkora uztea, ezin baitzen hala jarraitu. 26 urte besterik ez nituen orduan.

­Zuk urte batzuk ere egin dituzu aizkora erabat baztertuta, ezta?

Bai. Nik 26 urterekin utzi nion lehiatzeari, eta gero urte pare batean edo aritu nintzen erakustaldiak egiten, baina gero dena utzi nuen. Gutxienez hamar urte egin nituen aizkoran batere aritu gabe. Gero berriro apur bat hasi nintzen, eta erakustaldiei serio samar orain dela lau bat urte ekin nien. Azurmendirekin eta Arrospiderekin ibiltzen nintzen, eta haiekin hasi nintzen berriz. Gero, orain bi urte, Urrezko Aizkoran atera nintzen binaka, eta aurten hasieran Gipuzkoakoan bakarrik parte hartzea erabaki nuen. Gero, ingurukoek animatu ninduten Euskal Herriko Hirugarren Mailakoan izena emateko, eta azkenean txapelarekin eta gustura etxeratu naiz.

­Hainbeste urte lehiatu gabe egon ostean, presiorik nabaritu al duzu orain?

Bai, sumatu dut. Gipuzkoako Bigarren Mailako finalera lasai joan nintzen, baina Euskal Herrikora oso urduri joan nintzen ostegunean. Jendeak erraz irabazi behar nuela esaten zidan, eta nire burua ere estutu egin nuen. Oso gaizki hasi nintzen, lehenengo bi enborretan barregarri aritu nintzen, baina gerora hobetu nuen lana.

­Denentzat faborito izate horrek gehiago estutu al zintuen?

Dudarik gabe. Han bertara joan nintzenean ere denek erraz ikusten zituzten gauzak, baina hemen ez dago gauza errazik. Lehen bi enborretan oso gaizki aritu nintzen, huts handiak egin nituen. Gero, gainera, Telletxea eta Otaegi ere gainean ikusten nituen, eta gaizki hasi nintzen. Hirugarren enborretik hobetu nuen eta eskerrak horri. Hala ere, ostegunekoa kostatako txapela izan zen.

­Bestela ere, finala estua izan zen. 55 segundotan sartu zineten lehenengo bostak

Bai, bai, oso estua izan zen, eta uste dut oso maila oneko finala izan zela. Egurrak, gainera, oso eutsiak ziren, gogorrak, eta uste dut denbora oso ona egin genuela. Aurreko urteetan, ostegunean baino dezente egur hobeagoekin, denbora gehiago pasa dute, eta maila oso ona izan zela uste dut.

­Lehiaketetara itzultzeko erabakia hartu zenuenean, txapelen bat lortzeko asmoarekin ekin al zenion?

Bai. Hasieran Gipuzkoako Bigarren Mailako Txapelketarako eman nuen izena, baina han Otaño topatu nuen, eta hura gu baino koska bat gorago dago. Gero, Euskal Herriko Bigarren Mailakoa ere berak irabazi du, eta ez da kasualitatea izan. Gero Hirugarren Mailakorako eman nuen izena. Hasieran hemen parte hartzeko asmorik ez nuen, baina ingurukoek animatu ninduten, eta azkenena txapelarekin etxeratu naiz.

­Aurrera begira, zer-nolako asmoak dituzu?

Negua lasai samar pasatu nahiko nuke. Urrezko Aizkoran akaso saioren bat egingo dut, baina udari begira lasai ibili nahi dut. Adin honekin denetara joanez gero, nekatu, erre, dena egiten da, eta lasai ibili nahi dut. Orain Munduko Txapelketa ere badago, baina ni leku txarrean nago. Beteranoetan 51 urtetik gorakoak sartzen dira, eta nik 50 urte ditut. Dena dela, ikusiko dut zer ateratzen den, baina negua lasai samar pasatu nahiko nuke.

­Zu Arrospideri eta Azurmendiri laguntzen ere ibiltzen zara. Horiek bultzada handia emango zizuen, ezta?

Bai, dudarik gabe. Beti hor ari dira animoak ematen eta asko lagundu didate. Azurmendik, esaterako, lehiaketa honetan asko lugundu dit. Ostegunean ere han zen nirekin Basaurin, arratsaldean entrenamendua zuen, eta ni berarekin etorri eta lagundu egin nion. Horiekin oso ongi moldatzen naiz, eta horiek izan ez banitu, seguru asko bigarren itzuli honetan hasi ere ez nintzateke egingo.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Interpretaciones dispares para explicar los ataques de buitres al ganado
Euskal Herria
«Reivindicamos autodeterminación y amnistía total para Euskal Herria»
Euskal Herria
Libres los jóvenes detenidos el fin de semana en Gasteiz
Mundua
Los sondeos prevén una segunda vuelta en Ecuador entre Correa y Noboa
Mundua
Apelan al juego limpio en la campaña catalana
Kirolak
El Athletic coge el tren de la victoria y casi descarrila
Euskal Herria
Mucho calor y masiva afluencia de euskaltzales a Nafarroa Oinez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss