GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-16
«Ikasle nintzenean Labiaga nire ikastola zen eta orain ere bai»

BERA

Ilusio eta gogo handiz prestaturiko eguna izan zen atzokoa. Bi hitz horiek hamaika aldiz aipatu zituzten antolatzaileek, izan ere, ilusioa eta gogoa bidelagun izan dituzte beti. «34 joan dira euskarazko heziketa eskaintzeko ilusioa egi bihurtu zutenetik. Guraso horiek gogora ekartzea ezinbestekoa zaigu eta haientzat esku-zartarik beroena. Bidea ez da erraza izan, tartean une goxoak izan dira, baita aski latzak ere. Aurtengo leloak, ‘Baietz oraingoan’, ikastola aitzinera eramateko nahia eta desioak laburbiltzen ditu», nabarmendu zuen Estitxu Fernandez bertsolariak hasiera ekitaldia aurkeztean.

Minutu batzuk lehenago, Labiaga ikastolako zuzendari Maider Senperek pozik zegoela adierazi zion GARAri. Esnatzean, hego haizea zegoela ikusi eta eguna ona izango zela pentsatu zuen. «Alde horretatik behintzat, arazorik ez. Sekulako eguraldi goxoa dago», adierazi zuen.

Senperek primeran ezagutzen du Labiaga, bertako ikasle izandakoa baita, orain, aldiz, zuzendaria. «Ikasle nintzenean nire ikastola zen eta orain ere nire ikastola da. Ikasle garaiko oroitzapen hagitz onak ditut. Paper desberdinetan, baina ilusioa eta inplikazioa berberak dira», plazaratu zuen. Aurten Nafarroa Oinez antolatzea egokitu zaio. Lana handia izan dela aitortu arren, «merezi izan» duela nabarmendu zuen.

Bere hitzetan, «ikasleek beren barrenean dute ikastola». «Baietz oraingoan gure arazoak konpondu», esan zuen, leloak dioen bezala. Era berean, Berako euskararen berreskurapenaz poztu zen. Hori, hein handi batean, ikastolari esker izan da. «Espero dezagun horrela urte askotan jarraitzea», helarazi zuen.

Elkarrizketa bukatu bezain laster, batzuk zein besteak agurtzera joan zen eta, nola ez, Nafarroa Oinez-en hasiera ofizialean esku hartzera.

Ondoren, guztiek elkarrekin ibilbideari itzulia eman zioten. Eguerdian, Altzateko pilotalekuan omenaldi beroa egin zieten Labiagako guraso eta irakasleei eta urte hauetan guztietan jasotako elkartasuna eskertu zuten. Era berean, Vianako Erentzun ikastolari pasatu zioten lekukoa.

Iñaki Castillo, Labiagako lehendakaria, emozioari eutsi ezinik ibili zen ikastolakoumeek abestu zutenean.

«Gure eta gure hizkuntzaren etorkizuna beraiengan dago», nabarmendu zuen behin ekitaldia bukatuta.



«Animo a trabajar desde ya para poder ofrecer un buen Oinez en Biana»
Turi GONZALEZ | Presidente de la ikastola Erentzun de Viana

Por segunda vez, la ikastola Erentzun de Biana y, en concreto, su presidente Turi González recogió ayer el testigo de la próxima edición de Nafarroa Oinez. Aunque aún falta un año, González anima a trabajar desde ya para «ofrecer un buen Oinez» y lograr así la ampliación de la ikastola, que se ha quedado pequeña.

­Hace escasos minutos ha recogido el testigo y en 2007 Biana será la anfitriona de Nafarroa Oinez. ¿Cómo se siente?

Es una gran responsabilidad y animo a la gente a que nos ayude en la organización.

­¿Cómo nació Erentzun?

La ikastola se puso en marcha en 1978 por iniciativa de un grupo de padres y madres. Al principio comenzamos en unos locales del Ayuntamiento, luego pasamos a una bajera que no reunía las suficientes condiciones, y de ahí a unos locales comprados por los propios padres. Al quedarse pequeños, nos mudamos a una cuadra. Con las ganancias del Oinez de 1992, construimos el actual edificio, que inauguramos en 1995. En estos momentos tenemos 127 alumnos y nuestra oferta educativa incluye infantil y primaria. El euskara se ve como algo propio.

­Desde 1978 hasta este curso, la ikastola de Biana ha estado en situación «alegal». ¿Qué supone?

Estar en el limbo, porque no eres ni legal ni ilegal. No podíamos exigir nada. -

A.L.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Interpretaciones dispares para explicar los ataques de buitres al ganado
Euskal Herria
«Reivindicamos autodeterminación y amnistía total para Euskal Herria»
Euskal Herria
Libres los jóvenes detenidos el fin de semana en Gasteiz
Mundua
Los sondeos prevén una segunda vuelta en Ecuador entre Correa y Noboa
Mundua
Apelan al juego limpio en la campaña catalana
Kirolak
El Athletic coge el tren de la victoria y casi descarrila
Euskal Herria
Mucho calor y masiva afluencia de euskaltzales a Nafarroa Oinez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss