GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-17
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Sri Lankako Itsas Armadako konboi baten aurka lehergailuz betetako kamioi bat zartarazi dute Digampathanan, Indikoko uhartearen iparraldean. Sri Lankako militarrek jakinarazi dutenez, gutxienez 98 marine hil eta beste 150 zauritu dira. Uste da LTTE tamil tigreen gerrillako kamikaze batek leherrarazi duela bonba-kamioia. Horrela izango balitz, LTTEkoek azken hogei urteotan egin duten eraso suizidarik larriena litzateke. Gatazkak aurten gutxienez 2.000 pertsona hil ditu.

KOLONBO

Nazioarteko agentziek egin dituzten kalkuluen arabera, Digampathanako eraso suizida LTTEko gerrillariek 1987az geroztik egin duten larriena da. Itsas Armadako konboia hamabost autobusez osatuta zegoen eta horietako hamahiru kaltetu edo suntsitu zituen leherketa ikaragarriak. Ibilgailuetan 300en bat militar zihoazen Trincomalee hiriko basera, uharte osoko itsas baserik handienera, Prasad Samarasinghe jeneralak emandako bertsioaren arabera.

Mahinda Rajapakse Sri Lankako presidenteak argi dauka erasoa tamilek egindakoa dela. Agiri baten bitartez adierazi duenez, «bere helburuak indarkeriaren bitartez lortzeko LTTEren asmoa agerian uzten du» erasoak. Baita nazioarteko agenteek indarkeria uzteko egin duten eskariei kasurik ez egiteko erabakia ere, presidentearen iritziz.

Erasoak eraso, bake prozesuak aurrera jarraitzen du. Atzo elkartu zen Kolonbon Gobernuko ordezkariekin Yasushi Akashi bitartekari japoniarra. Hilaren 28an elkartzekoak dira Suitzan bi aldeetako ordezkariak. Gaur Norvegiako bitartekari bat iritsiko da Sri Lankara elkarrizketa horiek prestatzera.

Bestalde, atzo bertan Sri Lankako Epaitegi Gorenak tamilen aurkako erabakia hartu zuen: iparraldea bi puskatan zatitzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Pobrezia hurbil, haren amaiera urrun
Jendartea
Advierten de que no debatir sobre el TAV acarreará conflictos sociales
Euskal Herria
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Ekonomia
Elkartzen destaca la lucha por los derechos sociales como medio para frenar la pobreza
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en sendos accidentes enBizkaia
Mundua
La abstención vence en Ecuador, donde sólo está claro que habrá segunda vuelta
Mundua
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Kirolak
Mayo espera menos presión en Saunier Duval
Euskal Herria
El texto de Estrasburgo constatará el carácter político del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss