GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-17
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Andoni Diaz ospitalean dago pankreatitisa dela-eta. Atzo probak egin zizkioten, eta emaitzen zain dago epaimahaia epaiketa eten edo ez erabakitzeko. Epaileek auzipetuak saio guztietan egotea agindu zutela gogoratu zuen Kepa Landak eta, beraz, euren errua litzatekeela izan daitekeen atzerapena.

MADRIL

Madrildik Euskal Herrirako bidean zihoala, iragan asteko asteazkenean, Andoni Diaz auzipetuak min handia nabaritu zuen sabelaldean, eta egun horretan bertan ospitalera joan zenean, pankreatitis larria zuela esan zioten sendagileek.

Horren eraginez, ospitaleratuta eman ditu Diazek azken egunak, bere abokatu Kepa Landak atzo jakinarazi zuenez. Abokatuak epaimahaiari gogorarazi zion epaileek berek agindu zutela, epaiketa hasi zenean, auzipetu guztiek saio guztietara joan behar dutela.

Irizpide hori oinarri hartu- ta, eta berak defendatzen duen auzipetuak saioa zuzenean jarraitzeko «eskubidea eta interesa» duela nabarmenduz, epaiketa eteteko eskatu zuen, Diazi egin beharreko mediku-proben emaitzak ezagutu arte, behinik behin. Gaineratu zuen, auzipetu horrek, bere kideek bezala, astero-astero Madrilera joan behar izan duela, urtarrilaren 9an izandako auto istripuaren ostean sendatzeko eman zuen denbora alde batera utzita.

Epaimahaiko buru Angela Murillok aipatu zuen, aukera legez, epaiketak aurrera gin zezakeela Diaz bertan egon gabe, baina abokatuak ihardetsi zion bere eskaera ordura arte mantendutako jarrerarekin «kontsekuentea» zela, eta gaineratu zuen epaimahaiak auzi honetan izandako irizpideak duela izan daitekeen atzerapenaren errua.

Izan ere, Murillok zuzendutako epaile-taldeak auzipetuak egunero saioetan presente egotera behartu ditu, eta horrek eragiten du halako gaixotasunak gertatzean epaiketa eten behar izatea. Landak gogora ekarri zuen epaileek irizpide hori aldatuz gero, egoera bestelakoa izango litzatekeela.

Kanporaketak eta CDak

Auzipetuei saio guztietara joatera behartzeaz gain, epaiketak kosta ahala kosta aurrera egiteko asmoa agertu dute hasieratik epaileek, eta hori lortzeko ez dute arazorik izan auzipetuen eskubideak zapaldu ezezik, beren hasierako irizpide horren kontra egiteko.

Hala gertatu zen, adibidez, David Sotorekin, gaixotasun larri baten eraginez bi astez Madrilera joan ezinik egon zenean, epaiketa eten ordez saioen CDak igortzea agindu zutenean.

Iñigo Elkororen eta Jose Ramon Arangurenen kasuan, sendatzeko epea ezagutzerik ez zegoenez gero, auzitik kanporatu zituzten, eta berriz epaitu beharko dituzte. Horrek erakusten du bere aginduak bere interesen arabera aplikatzen ditue- la epaimahaiak

Atzo mediku-probak egin zizkioten Diazi, eta gaur emango du Murillok bere erabakia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Pobrezia hurbil, haren amaiera urrun
Jendartea
Advierten de que no debatir sobre el TAV acarreará conflictos sociales
Euskal Herria
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Ekonomia
Elkartzen destaca la lucha por los derechos sociales como medio para frenar la pobreza
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en sendos accidentes enBizkaia
Mundua
La abstención vence en Ecuador, donde sólo está claro que habrá segunda vuelta
Mundua
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Kirolak
Mayo espera menos presión en Saunier Duval
Euskal Herria
El texto de Estrasburgo constatará el carácter político del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss