GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-17
- Liga Federala
Donibane Lohizune eta Nafarroa izan dira garaile
·Maulek ez zuen partida txarra egin Perigeuxen, baina galdu egin zuen

BAIONA

Orokorrean ez da Liga Federalean dabiltzan euskal taldeentzat asteburu txarra izan. Maulek galdu egin du, baina beste biek, Donibane Lohizunek eta Nafarroak, irabazi egin dute.

Bosgarren multzoan, Maulek galdu egin zuen Perigeux taldeari egin zion bisitan. Azkenean, 19-6 erakusten zuen markagailuak etxeko taldearen alde. Zuri-gorriak ez ziren gaizki aritu, baina erasoan nahiko makal aritu ziren, eta amaieran esku hutsik itzuli behar izan zuten. Landarrabilkoak egin zituen zuberotarren puntuak bi zigor-kolpe gauzatu ostean.

Nafarroak, aldiz, 13-12, eta azkeneko minutuan menderatu zuen Fleurance. Norgehiagoka oso estua izan zen, eta azkeneko minutuak emozioz beterikoak izan ziren. 79. minutuan 16-15 ari zen irabazten Nafarroa, baina kanpotarrek zigor-kolpe bat gauzatu zuten, eta partidari buelta eman eta 16-18 aurreratu ziren. Bazirudien puntuek ihes egingo zutela Baigorritik, baina azkeneko jokaldian Zelanek drop bat egin zuen, eta 19-18 irabazi ahal izan zuten. Darritxonek egin zuen euskaldunen entsegu bakarra, eta Zelanek drop bat, transformazio bat eta hiru zigor-kolpe gauzatu zituen.

Seigarren multzoan, Donibane Lohizunek behar zuen garaipena eskuratu zuen Cahorsen zelaian 13 eta 17 irabazita. Urrutik egin zuen lapurtarren entsegua eta Haisagerrek lau zigor-kolpe gauzatu zituen.

Sailkapenean, bosgarren multzoan, Nafarroa bigarren dago 10 punturekin, eta Maule seigarren 7rekin. Seigarren multzoan, berriz, Donibane Lohizune bosgarren dago 8 punturekin.

Bigarren Mailan, Bokalek 24 eta 14 irabazi zion Langoni. Gourdonek eta Petrissansek egin zituzten lapurtarren entseguak, eta Capdupuyk bi zigor-kolpe egin zituen. Lamothek beste bi zigor-kolpe eta transformazio bat bereganatu zituen.

Mailako beste euskal taldeak, Donapaleuk, 21 eta 6 galdu zuen Fumelen. Irigoinek egin zituen Nafarroa Beherekoen puntuak bi zigor-kolpe gauzatu ostean. Hirugarren Mailako emaitzak, berriz, honako hauek izan ziren: Corraze Nay 32 / Mugerre 13; Pont-Long 15 / AS Baionakoa 20; Hendaia 34 / Bardoze 5; Larresoro 13 / Angelu 9 eta Rion 32 / Senpere 5.

Ohorezko B maila

Ohorezko B Mailan, Hernanik bikain ekin dio denboraldi berriari, 13 eta 7 irabazi baitzion Valentziari. Hala ere, bigarren zatian behar baino gehiago sufritu zuen. Insaustik lortu zuen gipuzkoarren entsegua, eta Garmendiak bi zigor-kolpe eta transformazio bat lortu zituen.

Gernikak, aldiz, astindu handi samarra hartu zuen etxean Vigoren aurka, 10 eta 31 galdu baitzuen. Badirudi bizkaitarrak ez direla aurten iaz bezain ongi arituko. Durangok Cornellan jokatu beharreko partida atzeratu egin zen.

Nazional Mailako emaitzak, berriz, honako hauek izan ziren: La Unica 5 / Eibar 70; Santander 30 / Gaztedi 17; Atletiko San Sebastian 19 / Fenix 22. Zaragozaren eta Baztanen arteko partida atzeratu egin zen.



ASB taldeko neskak ederki hasi dira
J.L.

BAIONA

Emakumezkoen Frantziako Ligako Lehen Maila ere abiatu da, eta bertan arituko den AS Baionakoak bikain ekin dio aurtengo denboraldiari, etxean Lons 7 eta 6 menderatu baitu.

250 ikusle bertaratu ziren Jean Dauguer zelaira Baionako neskei bultzada emateko, eta azkenean puntuei eutsi ahal izan zieten, nahiz eta horretarako lan asko egin behar izan zuten.

Partida hasi eta berehala aurreratu ziren markagailuan berde-moreak. Pujolek entsegua lortu zuen, eta Bermejok transformatu. Bazirudien bidea nahiko erraza izango zutela, baina lehen minutu horietako nagusitasuna ez zen markagailuan ikusi, eta gero sufritu egin behar izan zuten. Oren laurdenerako, kanpotarren markagailua murriztu egin zuten zigor-kolpe bati esker, eta bigarren zatian sufritzea egokitu zitzaien, beste zigor bati esker 7-6 hurbildu baitziren kanpotarrak. Hala ere, aldeari eutsi zioten, baita garaipena lortu ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Pobrezia hurbil, haren amaiera urrun
Jendartea
Advierten de que no debatir sobre el TAV acarreará conflictos sociales
Euskal Herria
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Ekonomia
Elkartzen destaca la lucha por los derechos sociales como medio para frenar la pobreza
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en sendos accidentes enBizkaia
Mundua
La abstención vence en Ecuador, donde sólo está claro que habrá segunda vuelta
Mundua
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Kirolak
Mayo espera menos presión en Saunier Duval
Euskal Herria
El texto de Estrasburgo constatará el carácter político del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss