GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-17
Aritz ISUZKIZA | Harri-zulatzailea
«Faboritoa bai, baina kontuz ibili beharko da»

Datorren igandean jokatuko dute Galdamesen, Sanpedro auzoan, Euskal Herriko Bakarkako finala. Aritz Isuzkiza da egungo txapelduna, eta bera izan zen kanporaketako onena ere. Beraz, txapela lortzeko faboritoa ere izango da.

­Zer moduz zaude igandeko finalari begira?

Ongi. Fisikoki ongi nago, eta kanporaketa irabazteak konfiantza eman zidan. Gero, han ikusi beharko da, harria gogor samarra egokitzen bada, berdin izango baita zein den faborito.

­Lehen agerraldian txapela jantzi zenuen, eta gero hor goian mantentzeko gai izan zara.

Bai. Ongi hasi nintzen, eta gero hor eutsi diot. Entrenamenduak eta lana ongi egin ditut, eta gauzak ongi doazkit.

­Gero, zure taldearekin, Jaizubiarekin, Liga irabazi duzu, eta Binakakoan ere faborito zinen, baina ez zenuten irabazi. Zer gertatu zen?

Uste dut konfiantza handiegia eraman genuela. Urduri ere bageunden, eta, gainera, burdina ere busti egin zitzaigun. Azkenean, dena gaizki atera zitzaigun.

­Binakakoa ez irabaztea kolpe handia izan al zen?

Ikaragarraia. Dena dela, ohituta ere bagaude, eta aurrera joan besterik ez zegoen.

­Bazirudien Binakakoren ostean, apur bat behera egin zenuela, baina bakarkako kanporaketan berriro ere onena izan zinen

Bai, nik ere banuen beldur hori. Gainera, Binakakoan hartu nuen kolpe harekin apur bat beldurtu nintzen, baina ongi entrenatzen jarraitu dut, eta uste dut berriro ere gora egin dudala.

­Kanporaketan, bigarren markarik onena zure taldeko batek egin zuen, Berridik. Beraz, Jaizubiakoak al zarete berriro ere txapela janzteko faborito nagusiak?

Bai, uste dut baietz, baina Binakakoan ere horrela ginen, eta begira gero zer gertatu zen. Harria gogor samarra egokituz gero, akabo; beraz, faborito bai, baina kontuz ibili beharko da.

­Zuri aurre egiteko zein ikusten dituzu arriskutsuenak?

Batez ere Txoriherrikoak. Binakakoan bikoa osatu zuten biek, baina batez ere Aurrekoetxea. Gero, Trapagarango Fertxi Garcia ere hor zegoen, baina bera ez da finalean sartu. Ezuste handia izan da hori.

­Kanpotik begiratuta, kontrariorik handiena etxean daukazu, ezta?

Bai, bai, dudarik gabe. Berridik marka handia egin zuen, eta finalean niri irabaztera joango da. Nik irabazten ez badut, irabaz dezala berak.

­Nahiz eta Berridi eta zu taldekideak izan, finalera bakoitza berea eta ahal duena egitera joango zarete, ezta?

Bai, bai, han lagunik ez dago. Biok nahi dugu txapela, eta lehiaketan ez dago lagunik. Orain, gainera, entrenatu ere aparte egiten dugu.

­Irabazten duenak sei zulotik gora egin beharko ditu, ezta?

Bai, bai, hori garbi dago, seitik gora ibili beharko da, baina gero, egokitzen diren harriek ere zer esana izango dute. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Pobrezia hurbil, haren amaiera urrun
Jendartea
Advierten de que no debatir sobre el TAV acarreará conflictos sociales
Euskal Herria
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Ekonomia
Elkartzen destaca la lucha por los derechos sociales como medio para frenar la pobreza
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en sendos accidentes enBizkaia
Mundua
La abstención vence en Ecuador, donde sólo está claro que habrá segunda vuelta
Mundua
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Kirolak
Mayo espera menos presión en Saunier Duval
Euskal Herria
El texto de Estrasburgo constatará el carácter político del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss