GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-17
Fernando Vaquerizo - Donostiako Zero Pobrezia Plataforma
Ekintza gehiago, hitz gutxiago

Nazioarteko erakundeek argitaratu dituzten azken txostenek adierazten dituzten pobreziaren inguruko zenbakiek ezin dute eszeptikoagoak izan munduan muturreko pobrezia ezabatzeko sinaturiko akordioak betetzeko erantzukizuna duten herrialde aberatsei dagokienez. Egunero 20.000 pertsona heriotzara kondenatzen duen «terrorismo isil» hau gobernatzeko ardura dutenen lehentasuna izan gabe jarraitzen du.

2000. urtean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Milurtekoko Adierazpena onartu zuen; bertan, 189 estatuburuk Milurtekoko Garapenerako Zortzi Helburuak (MGH) gauzatzeko konpromisoa hartu zuten, muturreko pobrezia ezabatzeko, giza duintasuna eta berdintasuna sustatzeko, bakea, demokrazia eta ingurumenaren sostengarritasuna lortzeko abiapuntu direnak. Sei urte geroago, ez da aurrerapenik lortu baizik eta arlo ugaritan atzera egiteak gertatu izan dira.

MGHak bete daitezen, herrialde pobreenentzako laguntzak gora egitea, beraien kanpo zorra deuseztatzea eta Iparraldeko eta Hegoaldeko merkatuak aukera berbe- rekin kokatuko dituzten merkataritza arau bidezkoagoak jartzea ezinbestekoa da. Zentzu honetan egin diren promesak ez dira bete.

Mundu mailan burutu izan diren kanpainek sortu duten presio handiaren ondoren, hauen artean GGKEKren Zero Pobrezia Kanpaina izanik, 2005. urtean Gleneagles-eko (Eskozia) bil- kuran munduko zortzi herrialde aberatsenek herrialde pobreenei bideraturiko zenbait neurri hartu zituzten.

Hala nola, garapene- rako laguntzan urteko 50.000 milioi dolar pobrezia ezabatzeko bideratzea erabaki zen. Baina laguntza soilik 20.000 milioi dolarrekoa izan da eta, gainera, hazkunde horren zatirik handiena (%80) Iraki eta Nigeriari zorra deuseztatzetik dator. Horretaz gain, herrialde aberatsen laguntza %25 gutxitu da azken 15 urteetan. Munduko Bankuko presidentearen hitzetan, 2015. urterako 45 milioi baino gehiago heriotzara eramango dituen «ekintza kriminal» bat da. Soilik Danimarkak, Luxenburgok, Herbehereek, Norvegiak eta Suediak eman dute beraien errentaren %0,7 laguntzarako.

Bestalde, MGHak lortu ahal izateko, munduko 62 herrialde pobreenen kanpo zorra ezeztatu beharko litzateke. G8 pobretutako 18 herrialdeen kanpo zorra ezeztatzeaz konprometitu zen bakarrik; baina hori ere ez da bete. Azken bost urteetan, Sahara hegoaldeko herrialdeek 65.000 milioi dolarreko ordainketa egin dute kanpo zorra kontzeptu gisa. Gainera, herrialde horiei kanpo zorra ezeztatzeko, herrialde aberatsek ezartzen dituzten baldintzak «bete» behar dituzte, horien artean, zerbitzu publikoen pribatizazioa eta herrialde aberatsen ekonomietara beraien merkatuak irekitzea.

Azkenik, herrialde pobreetako merkatuen liberalizazioaren aldarrikapena horretan geratu da, aldarrikapen hutsean. Doha-ko Garapenerako Errondaren porrota izan zen ebidentzia esanguratsuena. Iparralde- ko herrialdeek beraien merkatuek onura ateratzeko dituzten arau komertzialen aldaketarik ez dute onartzen, eta bitartean beraien nekazaritza-ekoizleei milioi askoko laguntzak ematen jarraitzen dute, eta hala, mundu osoko beste nekazari asko probreziara bultzatzen dituzte. Sahara hegoaldeko Afrikak 1980an zuen munduko esportazioaren kopurua mantendu izan balu, gaur egun bere salmentak 119.000 milioi dolarrekoak izango lirateke, hau da, 2002. urtetik herrialde aberatsek Afrika osora emandako laguntza bost aldiz biderkatuta.

MGHak lortzeko Estatu Espainiarraren ekarpenak inperatibo politiko eta etiko bat osatzen du, gizarte osoari eragiten diona. Horregatik Espainiar gobernuari eskaera hauek exijitu behar zaizkio: Garapenerako Laguntza Ofiziala, BPGren %0,7ra ailegatzea, laguntzaren kalitatea hobetzea ­behar gehien duten tokietara ailega dadin­, herrialde pobreenei kanpo zorra %100 ezeztatzea, eta merkataritza arau bidezko batzuetarako lan egitea.

Orain arte, munduko buruzagien adierazpenek onura politiko gehiago bilatu dituzte, pobreziari irtenbide errealak bilatu baino. Garaia da ekintza politikoak bideratuz arazoak konpontzeko. Ekintzak behar ditugu, ez hitzak.

Badakigulako pobrezia errotik ateratzea posible dela. Jakin badakigu baliabide eta tekno- logia nahikoa badagoela horretarako. Inoiz gizateriaren historian ez da egon aukerarik, gaur egun bezala, pobrezia historiara pasarazteko. Eginkizun kolektibo bat da, gure belaunaldiaren erronka bat. Esandako guztiagatik, datorren urriaren 21ean kalera irtengo gara estatu osoko hiri ezberdinetan, «Pobreziari aurpegia eman» lelopean. Soilik hiritarrok presio egiten badugu lortuko dugu, azkenik, behingoz hartu behar diren neurriak hartzea eta horrela inor gehiago ez dadila gosez hil, edota erraz ekidin daitezkeen gaixotasunengatik. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Pobrezia hurbil, haren amaiera urrun
Jendartea
Advierten de que no debatir sobre el TAV acarreará conflictos sociales
Euskal Herria
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Ekonomia
Elkartzen destaca la lucha por los derechos sociales como medio para frenar la pobreza
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en sendos accidentes enBizkaia
Mundua
La abstención vence en Ecuador, donde sólo está claro que habrá segunda vuelta
Mundua
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Kirolak
Mayo espera menos presión en Saunier Duval
Euskal Herria
El texto de Estrasburgo constatará el carácter político del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss