GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-17
Jaki biologikoen laborariek haziez birjabetu nahi dute
·«Kontraboterea» sortzeko arto bilketa boluntarioa eginen dute urriaren 28an

Laborantzaren aniztasuna berreskuratu nahi du Bio Aquitaine produktu biologikoen elkarteen Akitaniako federakuntzak. Horretarako, lekuko haziez birjabetzeko ikerketak abiatu ez ezik, Biharko Lurraren Elkartearekin urriaren 28an hazien jabetzan «kontraboterea» sortzeko ekintza bat antolatu du.

BAIONA

Laborariak haziez birjabetzeko helburuarekin abiatu zuen duela bost edo sei urte Bio Aquitaine federakuntzak programa zabala. Biharko Lurraren Elkartea (BLE) federakuntza horretan sartzen denez, ekimen bera Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan hedatzen hasi da, eta ondoko urriaren 28rako kontsumitzaile eta laborariak deitu ditu «arto bilketa boluntarioa» egitera. Ahal bezainbat pertsonaren laguntza espero dute, eta orotara 25.000 hektarea arto landa bilduko dituzte. Arazo horretaz informazioa laborari eta kontsumitzaileei helarazteko baliatuko dute ekintza hori. Jon Harluxet BLEko ordezkariak argitu zuen: «Hazien gaia piztu da transgenikoen agerpenarekin. Haziak heldu direlarik, ez da inon ere ikusten transgenikoak diren, eta zenbait laborarik artoa kutsatua eskuratu dute».

Abiaturiko programaren bidez haziez jabetzea da, beraz, Bio Aquitaine egituraren xedea. Akitania eskualde osoan laurogei bat laborarik parte hartzen dute ekimen horretan, eta horiei esker, lekuko haziak berreskuratzeko esperientziak hasi dituzte. «Gaur egun, haziak lantzea bi plataforma nagusiren esku da. Haien helburua errentagarriak diren haziak atzematea da. Baina azterketak bideratzerakoan ez dituzte beti guk laborari izateagatik ditugun baldintzak kontuan hartzen», esan zuen BLEko ordezkariak.

Horiek hala, laborarien «autonomia» eta eremu bakoitzeko ingurumenari eta lurrari egokituriko laborantza bultzatu nahi ditu. Baina berezko haziak baliatu ahal izateko oztopoak daudela gehitu zuen Harluxetek. Izan ere, nekazari batek haziak saltzea edo ondoko nekazari bati uztea debekatua dago.

Kontraboterea sortu

Oztopoen gainetik, urriaren 28an, BLE elkarteak «kontra-boterea» sortzen ahal dela erakutsi nahi du. «Legeek mugatzen gaituzte. Lobby-ek irabazten dute. Baina horrelako egun baten bidez, jitez aldaturiko haziak ez ditugula nahi eta horri alternatibak badirela erakutsi nahi dugu», gehitu zuen Jon Harluxetek.

Hori dela-eta, 500 bat lagun espero dituzte Buzunaritzen eginen duten ekintza horretan. Guztiei irekia, bilketa egin bezain laster bazkaria izanen da, eta laborantza munduko hainbat egituraren ordezkariek hitzaldia emanen dute. Bukatzeko, kontzertua izanen da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Pobrezia hurbil, haren amaiera urrun
Jendartea
Advierten de que no debatir sobre el TAV acarreará conflictos sociales
Euskal Herria
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Ekonomia
Elkartzen destaca la lucha por los derechos sociales como medio para frenar la pobreza
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en sendos accidentes enBizkaia
Mundua
La abstención vence en Ecuador, donde sólo está claro que habrá segunda vuelta
Mundua
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Kirolak
Mayo espera menos presión en Saunier Duval
Euskal Herria
El texto de Estrasburgo constatará el carácter político del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss