GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-17
Eskola pribatuek ez dituzte eskuratu haurrak integratzeko baliabideak

BAIONA

Ahalmen urritasunari buruz 2005. urtean Estatu frantsesean bozkatu zuten legea gogora ekarri zuten atzo eskola pribatu katolikoetako eta Seaskako ordezkariek haurrak eskolatzeko orduan hutsune asko zeudela nabarmentzeko.

Legea aurkeztu zutelarik, agintari politikoek «hitz ederrez» aipatu zuten ahalmen urriko haur guztiak eskolatuak izanen zirela. Urtebete geroago, hamaika haurrentzako baliabiderik gabe geratu zirela salatu zuten atzo ordezkariek. «Lege horren edukian aurrerapen asko izan da, baina argi dago egunerokotasunean horretarako baliabideak ez direla eskaintzen», argitu zuten Seaskako, eskola pribatu katolikoetako eta Chrysalide elkarteko ordezkariek.

Integrazioa eskubide bat

Egoera salatzeko, Baigorriko ama baten lekukotasuna erabili zuten. Haurraren urritasuna iaz atzeman zutela-eta, integraziorako laguntzaile bat eskuratzeko baimena eman zioten eskolari. Ikasturtea hasi eta oraindik laguntzarik gabe zeudela nabarmendu zuen Baigorriko eskola pribatuko gurasoak. Arazo berak ezagutu dituzte Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako beste eskola pribatu katolikoetako eta ikastoletako beste hamar haurrek.

«2005eko legearen bidez integrazioa eskubide bat zela adierazten da. Guretzat lorpen handia da, baina integrazio hori lagundu ahal izateko postuak sortzeko orduan 125 baizik ez dituzte eskaini. Horrek ez dio beharrari inondik ere erantzuten. Jakinez eskaerak urtez urte gora egiten duela, argi dago ibilmoldean hutsune handia dagoela. Horrek kezka anitz pizten dizkigu», gehitu zuten.

Horretaz gain, eskola publikoetan haurrak laguntzeko hartu dituzten langileen prestakuntza eza ere nabarmendu zuten. «Postuak sortu dituzte, baina gehienetan prestakuntzarik ez duen jendea hartu dute, eta hala, lanpostu prekarioak sortu. Horrela ezin daiteke integrazioa ulertu», salatu zuten berriz. Hamaika haur horien integrazioan lekuko agintari politikoek ardura zeukatela esan zuten azkenik, eta integrazioa lortzen ez bada salaketak jarriko zituztela gehitu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Pobrezia hurbil, haren amaiera urrun
Jendartea
Advierten de que no debatir sobre el TAV acarreará conflictos sociales
Euskal Herria
Diazen gaixotasuna dela-eta, gaur arte eten dute epaiketa
Ekonomia
Elkartzen destaca la lucha por los derechos sociales como medio para frenar la pobreza
Ekonomia
Mueren dos trabajadores en sendos accidentes enBizkaia
Mundua
La abstención vence en Ecuador, donde sólo está claro que habrá segunda vuelta
Mundua
Sri Lankako ehunen bat soldadu hil dituzte tamilek eraso suizida batean
Kirolak
Mayo espera menos presión en Saunier Duval
Euskal Herria
El texto de Estrasburgo constatará el carácter político del conflicto
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss