Udagoieneko Osterak zortzi ekitaldi izango ditu
BILBO
Datorren igandean hasi eta abenduaren 3a arte luzatuko da Topaguneak antolatutako Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua. Benito Lertxundi, Zea Mays, Anari, TheUski’s, Sharon Stoner eta Rafa Rueda arituko dira aurtengo edizioan musika arloko emankizunetan.
Antzerkian, Patxi Zubizarretak gidatutako “Mundua lo dagoen bitartean” ere ikusi ahal izango da. Baita Hortzmugaren “Zirko iluna” eta “Batekmila” ikuskizuna ere. Dantzari dagokionez, Kukai eta Tanttakak “OteHitzari biraka” ikuskizuna aurkeztuko dute.
Agertokien gainean, zera adierazi zuten atzo Bilbon egindako aurkezpenean:«Bizkaiko antzokien sareko aretoetara jo dugu, lehen mailako euskal sortzaileei dagozkien baldintzak eskaintzeko asmoz.
Barakaldo antzokia, Torrezabal K.E., Arriola aretoa eta Bilboko Kafe Antzokian izango dira saioak. Horretaz gain, sarera gehitzen ari diren areto berriei lekua egin diegu, tartean Balmaseda, Ortuella, Mungia eta Igorrekoari».
|