«Piezak», esperimentazio tokia Mikelazulon
ERRENTERIA
Proiektu berri bat aurkeztuko du Errenteriako Mikelazulok Beheko kaleko espazioan, hilabete bakoitzeko azken ostiraletan: “Piezak” izena eman diote proiektuari. «Ekimen honen bidez esperimentaziorako gune bilakatu nahi dugu Mikelazulo: ekimen honetan ezein sormen arloko kideek har dezakete parte», adierazi dute.
Gaur 22.00etan ikusi ahal izango diren piezak hiru dira. Iker Fernandezek, Oier Iruretagoiena “Tusuri”k eta Oscar Mansok “Desestructuras” ikuskizuna emango dute. Bestetik, “Marra biluziak” bideo proiekzio artistikoari leku egingo diote, eta 300 marrazki oinarri hartuta, Aitor Ruiz de Egino, Oscar Manso, Anai Garcia eta Roberto Yaben aritu dira lanean. Azkenik, Urtzi Urkizuk eta Oier Guillanek “2 ahots” antzezlan laburraren irakurketa egingo dute. Helburua, zentzua duen umore absurduarekin jolastea.
|