GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-27
«Bonberenea Suffle» ikus-entzunezkoak 33 euskal talderen kantak bildu ditu
Tolosako Bonberenea etxean azken ikas-turtean eginiko kontzertuen grabaketen aukeraketa jaso dute «Bonberenea Suffle» izeneko ikus-entzunezkoan. Guztira, Euskal Herriko 33 talderen abesti bana bildu du DVDak. Bertan, besteren artean, Anje Duhalde, Anari, Berri Txarrak edota Kuraia taldeetako musika dago. Tolosako etxe autogestionatuak bihar bertan 22.30ean aurkeztuko du produktu berri hori Jone, Eraso! eta Zea Mays taldeen kontzertuen bitartez.

TOLOSA

Tolosako Bonberenea Ekintzak ikus-entzunezko bilduma bat egin du “Bonberenea Suffle” izenburupean, Euskal Herriko 33 talderen irudi eta kantekin. «Bonberenean 2005-2006ko ikasturtean izandako kontzertuen grabaketan oinarrituriko DVDa da ­azaldu zuen Valti, Bonbereneako parte-hartzaileak­. Guk guretzat genuen materiala zen hasieran, baina gero pentsatu genuen taldeentzat polita izateaz gain, publikoarentzat ere atsegina izan zitekeela bilduma hori eskura izatea».

Guztira, 33 kontzertu grabatuak zituen Bonbereneak, eta horietatik talde bakoitzak abesti bana aukeratu du. Azkenengo ikasturtean gaztetxetik pasatutako taldeak honakoak dira: Señor No, Nuevo Catecismo Catolico, Lobo Electrico, Brigada Criminal, Lendakaris Muertos, Captain Nemo, Kuraia, Potemkim, Zea Mays, R, Humus, Berri Txarrak, Eraso!, Peiremans+, Kerobia, Sei Urte, Bide Ertzean, Inoren Ero Ni, Zein?, Nueva Vulcano, Izaera, Bad F-Line, Zura, Anari, Jone, Petti, Anje Duhalde, Tzesne vs Paralux, Xabier Erkiazia, Bonberenea fanfarrea eta Pirritx eta Porrotx.

«Disko ugari kaleratu du Bonberenea Ekintzak, eta zerbait ezberdina egin nahi genuen», esan zuen Valtik. Ondorioz, hainbat zapore eta kolore- tako suffle batez ere askotarikoa prestatu dute oraingoan. Sukaldaritzan eginiko suffle-aren ideiarekin parekatzea otu zitzaien, eta emaitza hainbat estilotako kantak eta doinuak biltzen dituen ikus-entzunezkoa da. Zerbait berritzailea, alegia.



Aurkezpen kontzertua bihar izango da
J.V.M.

TOLOSA

DVD euskarrian Bonbereneak bildu dituen 33 euskal talderen irudi eta kantak aurkezteko, Tolosako etxe autogestionatuak egun osoko jaia antolatu du biharko. Goizeko hamaiketatik Bonberenea fanfarrea kalez kale arituko da giroa bizitzen. Gauerako, berriz, “Bonberenea Suffle” ikus-entzunezkoa aurkezteko kontzertuak antolatu dituzte. Bost euroren truke, Zea mays, Eraso! eta Jone ikusteko aukera izango da Bonberenea aretoan, 22.30ean.

Ikus-entzunezkoa salgai jarria dute 12 euroren trukean.

Ekitaldi berri hori dela-eta Bonbereneako parte-hartzaileek GARAri honakoa jakinarazi diote: «Udalak etxea botako duela eta haren ordez beste bat emango digula dioen berririk guk ez dugu jaso. Prentsaren bitartez soilik jakin dugu». Horiek hala, eta orain artean bezala, kideek bertan jarraitzeko asmoa azaldu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ofensiva aliada se enfanga en Kandahar
Jendartea
Nagusilan busca voluntariado dedicado al acompañamiento de mayores solos
Euskal Herria
Hernando confirma que en los registros buscaban «pruebas»
Euskal Herria
Iragi absolbitua, De Juana epaitu behar duten zio beragatik
Euskal Herria
«No podrán acallar este movimiento», afirma Etxaburu antes de ser detenido
Ekonomia
El Grupo Santander logra un beneficio récord de 4.947 millones hasta setiembre
Mundua
Bush autoriza reforzar el muro en la frontera
Kultura
Euskaraz azpidatzitako zazpi film luze eta hamahiru labur, Beldurrezko Astean
Kirolak
La Real destituye a José Mari Bakero
Kirolak
La ronda francesa volverá a hablar en euskara
Mundua
Decenas de civiles mueren en un ataque de la OTAN en Afganistán
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss