GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-27
Metalgintzako langileak enpleguaren eta soldaten bilakaeragatik haserre
Lan zama emendatzen doan arren, enpleguaren kalitatea eta soldatak izugarri kaskartu direla salatzeko, ekintza egunera deitu zuen atzo Metalgintzako CGTk. Lapurdiko enpresa nagusien ordezkariek ekimenen berri eman zuten, zuzendaritzei gai horiek aztertzeko eskatutako bilkurak kasu gehienetan blokeatuta daudela nabarmenduta.

BAIONA

CGT langileen sindikatuak metalgintzako esparruan antolatutako ekintza egunaren barruan, Baionako eta Hendaiako sekzioek hainbat lanuzte, bilkura eta informazio batzar egin zituzten atzo, bi aldarrikapen nagusiren inguruan: soldaten eta enpleguaren kaskartzea.

Estatuan bezalaxe, Lapurdiko enpresa handietan kezka eta haserrea begi-bistakoa da langileen artean. Izan ere, enpresetako irabaziek gorantz egiten duten arren, langileen eroste ahalmena jaisten doa.«Hori gutxi balitz, enpleguaren kalitatea gero eta okerragoa da eta prekarietatea areagotzen ari da», esan zuen Claude Hegi Angeluko Dassault enpresan CGTko ordezkaria denak.

Orain urte batzuk ohiko bihurtu ziren aldi baterako kontratatuak ABLEtik (ETT) ekartzen dituzten behin-behineko langileek ordezkatzen dituztela ohartu dira. Horrela, mila langile dituen Dassault enpresan bertan %6k mota horretako kontratua dute. Tarnosesko Turbomecan (1300 langile) , berriz, %8ra igotzen da, Hendaiako Bonnet Neven (300 langile) bezalaxe. ABLEko langile gehien dituena Baionako Sagem Communication enpresa da, 310 langile finko eta 250 behin-behineko baititu.

Soldatei dagokienez ere, hainbat bilkura eskaera egin diete zuzendaritzei, baina egun, gaia blokeatuta dagoela adierazi zuten aipatu enpresetako sindikalistek, gutxieneko soldata 1.500 eurora igo behar dela nabarmenduta.

Egoera hori, gainera, lan zama emendatzen ari denean gertatzen dela salatu zuten:«Aeronautikan diharduten Turbomeca eta Dassaulten produkzioa izugarri igotzen ari da. Gauza bera hozkailuak egiten dituzten Bonnet Neven».

Herriak deuseztatu

Produkzioari buruz etorkizun ilunena Sagemek du, litekeena baita sakelako telefonoen fabrikazioa bertan behera uztea eta Safran taldetik kanpo geratzea:«Halere, beste gauza asko fabrikatzen ditugu Baionako lantegian. Gaur bertan Parisen egingo da bilkura Sagem enpresa guztien geroa aztertzeko», esan zuen bertako Yvette Lahirigoien langileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ofensiva aliada se enfanga en Kandahar
Jendartea
Nagusilan busca voluntariado dedicado al acompańamiento de mayores solos
Euskal Herria
Hernando confirma que en los registros buscaban «pruebas»
Euskal Herria
Iragi absolbitua, De Juana epaitu behar duten zio beragatik
Euskal Herria
«No podrán acallar este movimiento», afirma Etxaburu antes de ser detenido
Ekonomia
El Grupo Santander logra un beneficio récord de 4.947 millones hasta setiembre
Mundua
Bush autoriza reforzar el muro en la frontera
Kultura
Euskaraz azpidatzitako zazpi film luze eta hamahiru labur, Beldurrezko Astean
Kirolak
La Real destituye a José Mari Bakero
Kirolak
La ronda francesa volverá a hablar en euskara
Mundua
Decenas de civiles mueren en un ataque de la OTAN en Afganistán
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss