GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-27
Petrolioaren dirua, umeak eskolara joan daitezen
1,2 milioi umek jasoko dute Gobernuaren diru-laguntza. Diru kopurua ez da izugarria, 25 dolarrekoa, baina konpondu nahi den arazoa bai: eskolara joateko adina duten umeek hezkuntza utz ez dezaten. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, munduan eskolara joaten ez diren 77 milioi ume daude.

LA PAZ

Azaroaren 12an hasiko da Gobernua «Juancito Pinto» izeneko bonuak banatzen. Ume bakoitzeko 200 boliviano (25 dolar edo 20 euro inguru) jasoko dute familiek, lehen eta bosgarren maila bitarteko haurrak eskolara joaten badira. Helburuaren berri Juan Ramon Quintana Presidentetza ministroak eman die kazetariei.

Quintanak eman dituen datuen arabera, Gobernuak 30 milioi dolar inbertituko ditu egitasmo horretan. Dirutza hori hidrokarburoen nazionalizazioari esker Estatuak eskuratu dituen etekinetatik aterako da, Quintanak nabarmendu duenez. Egitasmoak datorren urtean izango du jarraipena, baina bi ordainketa egingo dira: lehenengoa, ikasturtea hastean, eta bestea, bukatzean.

Gobernuaren Jauregian egin dute egitasmoaren aurkezpen ekitaldia, makina bat eskualdetatik etorritako haurrak bertan zirela. Evo Morales presidenteak atzo 47 urte bete zituenez, pontxoak, txanoak eta indigenek egindako beste gauzak oparitu zizkioten.

Ivan Canelas MAS Sozialismorantz Mugimenduko diputatuak adierazi duenez, «nekazaritza eremuetako eskola umeei egindako justizia ekimena da ‘Juancito Pinto’ bonua». Gainera, 1879ko Txileren aurkako gerran hil zuten hamabi urteko umea, «ezagunegia ez den heroia», omendu nahi zuten.

Atzo bertan jakinarazi zuten Unicef eta Unesco NBEko agentziek, gaur egun eskolara joaten ez diren 77 milioi ume daudela mundu osoan, orain bost urtekoa baino kopuru txikiagoa, «baina onartezina». Egoera negargarriena, arlo horretan ere, Afrikan daukate, bertakoak baitira ume horietako ia 60 milioi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ofensiva aliada se enfanga en Kandahar
Jendartea
Nagusilan busca voluntariado dedicado al acompañamiento de mayores solos
Euskal Herria
Hernando confirma que en los registros buscaban «pruebas»
Euskal Herria
Iragi absolbitua, De Juana epaitu behar duten zio beragatik
Euskal Herria
«No podrán acallar este movimiento», afirma Etxaburu antes de ser detenido
Ekonomia
El Grupo Santander logra un beneficio récord de 4.947 millones hasta setiembre
Mundua
Bush autoriza reforzar el muro en la frontera
Kultura
Euskaraz azpidatzitako zazpi film luze eta hamahiru labur, Beldurrezko Astean
Kirolak
La Real destituye a José Mari Bakero
Kirolak
La ronda francesa volverá a hablar en euskara
Mundua
Decenas de civiles mueren en un ataque de la OTAN en Afganistán
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss