GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-10-27
Xabier Silveira - Bertsolaria
Inbentarioak xuxen-xuxen

Hitz egin da aski egunotan zakur kolorekoek herrikoei (eta herrikoak ez direnei ere bai) egindako bisitez, ez naiz ni luzapenetan hasiko. Atera dezala norberak bere konklusioa, egin dezala bakoitzak bere hausnarketa.

Euskarazko egunkarian ere inbentarioei inbentario deitzeak harritu nau gehien operazio honetan gertatu denaren eta ez denaren zabor poltsetan miatzen ibili naizenean. Zakur gorri zein berdeen lana hitz bakarrean.

Ez dakit guztiek ba ote dakizuen badagoela programa informatiko bat Xuxen izena duena eta euskararako zuzentzailetzat daukatena asko eta askok. Nik beti pentsatu dut zuzentzeak gaizki dagoena ongi jartzean datzala, baina, itxuraz, ez da beti horrela izaten. Sarritan ikusi ditut nere idazkiak Xuxen torturagailutik pasata eta, egitan, min handia sentitu dut. Badakit, onartzen dut, ez nuela h-en taula memorian tatuatzea lortu, horretan gehiago naiz EAkoa bestelakoa baino. H-rik gabe, hobe. Baina h-a ahoskatzen dela konturatu ahala, ohartzen joan gintezke zentzu pixka bat izan dezakeela zihoan zijoan idazteak, edo ez. Zentzurik ez daukana da tresna komunikatibo bat, gure herria mundura zabaltzeko erabiliko duguna, euskara, hizkuntza robotiko bat izatea. Gauza bat da euskañolez idaztea eta beste bat da bertze solas edo galdemoduak desegokitzat ematea. Euskaltzaindiaren bazkari (nork ordaintzen ditu?)... barkatu, bileretan, apaiz zein burges ttikiek, bi t-rekin, hartzen dituzten erabakia derrigor euskaldun guztiek onartu behar izatea nik agindutakoa beteko dudala sinestea bezelakoa da. Inozokeria galanta! Mobilari beraientzat ezin hobe datorkien segapoto terminoa adibidetarako.

Ez dut ulertzen biraorik gabeko hizkuntza puro horren bilatze etengabekoa, ez dut ulertzen zuen hizkuntza idatzi arraro hori. Ez dut ulertzen zergatik lapurtu nahi zaion hizkuntza herriari, ez dut ulertzen. Eta ez naiz bakarra. Jende aunitzek ez du ulertzen eta pentsatzen hasi naiz ulertzerik nahi ez duzuelako ez dutela ulertzen. Ulertzen?

Ez dut bilatzen BAPek abesten zuen euskara «celosamente gordea» baina ez dut babesten hizkuntza inkomunikatiboa. Horretarako epaitegi espainolekin aski dut. Baina, bueno, zuen kurroa da, bilatu bizia. Pro evolucion soccer 6a iritsi da eta PlayStationa pulitzen saiatu behar dut X-boxagatik trukatzeko. Erraten dute dagola de la ostia. Ze, pike batzuk? -


Xabier Silveira - Bertsolaria - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ofensiva aliada se enfanga en Kandahar
Jendartea
Nagusilan busca voluntariado dedicado al acompañamiento de mayores solos
Euskal Herria
Hernando confirma que en los registros buscaban «pruebas»
Euskal Herria
Iragi absolbitua, De Juana epaitu behar duten zio beragatik
Euskal Herria
«No podrán acallar este movimiento», afirma Etxaburu antes de ser detenido
Ekonomia
El Grupo Santander logra un beneficio récord de 4.947 millones hasta setiembre
Mundua
Bush autoriza reforzar el muro en la frontera
Kultura
Euskaraz azpidatzitako zazpi film luze eta hamahiru labur, Beldurrezko Astean
Kirolak
La Real destituye a José Mari Bakero
Kirolak
La ronda francesa volverá a hablar en euskara
Mundua
Decenas de civiles mueren en un ataque de la OTAN en Afganistán
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss