GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-27
Zaine Rekondo - Nazio Garapenerako Biltzarra
Ez hutsik egin!

Iritsi da berriro udazkena. Naturak bere bide, memento eta aldiak dituen gisan, berdin ditu Euskal Herriak bereak. Ziklo politiko propioa gorpuzteko helburuari jarraiki aurtengoan Burlatan burutuko dugu Nazio Eztabaida.

Eztabaida nazional eta demokratikoa bultzatzeko asmoz abiatu zen Nazio Eztabaida Gunea. Euskal Herria aintzat hartzen dugunoi dagokigu elkarrekin eztabaidatu eta erabakiak hartzea.

Euskal Herria badoa aitzinera urrats sendoak eginez. Egitasmo orokor eta komunak aurrera ateraz egungo egoerari bultzada ematerik dugulakoan nago. Urratu beharreko bidea horixe dela erranen nuke. Mementoak konpromisoak hartzea eta elkarlana eskatzen du. Eskain diezaiogun, bada.

Gure herrian lan handia egin da orain arte eta egun ere egiten da. Herri gisa aurrera egitea helburu, esparru desberdinetatik ekarpen aberatsa egiten zaiola, dudarik ez da. Norabide horretan doa iazko Nazio Eztabaidaren emaitza izan zena. Euskal Herriarendako lehentasunezkoa den Nazio Plana hitzartu eta abiatu genuen. Hogeitik goiti dira abiatuak ditugun proiektuak. Eta herritar gehiagoren beharrean bagaude ere, anitz dira horietan buru-belarri lanean dihardutenak.

Gehiagoren beharrean gaudela erran dut, bai. Izan ere, jakina da sokatik aldi berean zenbat eta lagun gehiagok tiratu, orduan eta aukera handiagoa dagoela aurrera egiteko. Euskal Herriaren aldeko indar guztiak aldi berean sokatik tiraka jartzea lortu behar dugu. Eta hori guri dagokigu.

Ez dago errezeta magikorik, konpromisoak hartu eta betez eskuratuko ditugu lorpenak. Euskal Herriaren etorkizuna beregan sinesten dugunon baitan dago. Inbertitu ditzagun, hortaz, gure indarrak proiektu komun eta orokorretan, gure herriak etorkizuna izan dezan.

Ikusle edota behatzaile izatetik Euskal Herriaren eraikuntzan partaide izatera pasa gaitezen. Gure herriak bere defentsan arituko diren herritarrak behar ditu. Egitasmo zehatzetan nola egiteko jakinetan esku hartu, parte hartu, dezagun.

Euskal Herrian elkarrekin lan egitea zer den badakigu. Hamaika erronka atera dugu aurrera auzolana- ren bidez; hamaika egitasmo, izerdi tanta eta ilusio.

Nazio Auzolana dugu Euskal Herriaren biziraupen eta garapena bermatzeko gakoa. Abiatuak ditugun egitasmo zehatzetatik sortzen diren zeregin jakinak eginez, konpromiso eta lanak hartuz gure herriaren oinarriak finkatuz goaz egunez egun. Jarrai dezagun bide horretatik. Ekimen jakinetan parte hartzeaz gain, erabaki nahiz eztabaidetan parte hartzerik badugu. Norabidea elkarrekin finkatze aldera garrantzi berezia du eztabaidetan parte hartzeak. Asteburu honetan izanen dugu horretarako parada. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ofensiva aliada se enfanga en Kandahar
Jendartea
Nagusilan busca voluntariado dedicado al acompañamiento de mayores solos
Euskal Herria
Hernando confirma que en los registros buscaban «pruebas»
Euskal Herria
Iragi absolbitua, De Juana epaitu behar duten zio beragatik
Euskal Herria
«No podrán acallar este movimiento», afirma Etxaburu antes de ser detenido
Ekonomia
El Grupo Santander logra un beneficio récord de 4.947 millones hasta setiembre
Mundua
Bush autoriza reforzar el muro en la frontera
Kultura
Euskaraz azpidatzitako zazpi film luze eta hamahiru labur, Beldurrezko Astean
Kirolak
La Real destituye a José Mari Bakero
Kirolak
La ronda francesa volverá a hablar en euskara
Mundua
Decenas de civiles mueren en un ataque de la OTAN en Afganistán
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss