GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-10-27
Xabier Izaga
Martxoaren 3a, joko arauen eguna

Bidegabe jokatu duzu, Andoni, aurtengo Martxoaren 3ko polizia-erasoa eta orain dela 30 urteko egun berekoa konparatuta. Deklarazioak egiterakoan sentsibilitate handiagoa erakutsi behar zenuke, zure esanen ondorioak neurtu, alegia. Izan ere, Herrizaingo sailburua minduta agertu zen, arrazoi osoz, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Ertzaintzak zuri sudur-trenkada hautsi eta gorputza ubelduta utzi izanak ez du inola justifikatzen zure jarrera erasokor eta bortitz hori...

Horrelatsu hasi nuen ­nire ordenagailua lekuko­ Andoni Txasko eta Josu Ormaetxea Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko kideei bidaltzeko asmoa nuen gutuna orain dela zazpi hilabete. Baina bertan behera utzi nuen, Ertzaintzaren «neurriko karga» haren aztarnak soinean, ironia gehiegitarako ez zirela egongo pentsatuta.

Sailburuak Legebiltzarrean bere samina agertzen zuen bitartean, abian ziren Txasko eta Ormaetxea auzipetzeko izapideak. Eta, azkenik, Auzitegi Nazionalak hitzordua helarazi die, «terrorismoaren gorespena» egotzita. Terroris- moaren biktima bi terrorismoa goresten harrapatuta, 30 urte geroagoko martxoan. Bai, noiz eta, hedabideek eta politikariek esaten zutenez, biolentzia politikoaren ondoriozko hildakorik izan gabe hiru urte bete zirenean.

Gezur ederra, gezur galanta. Eta, Igor Anguloren eta Roberto Sainzen gorpuek, beste hainbatenen ondoren, baieztapen eder hori gezurtatu zuten. Hori gezurtatu eta egia itsusi bat agerian utzi:urruneko bakardadean hildako bi pertsonari azken agurra, txakur zorrizto bati ere ukatzen ez zaion agurra, egitea galarazten saiatu zirenen jokaera eskasa. Zergatia, «joko arauak» errespetatu beharra, hala diote hitzetik hortzera. Faxismoarekin hitzartutako joko arau-ak, alegia, horiexek daude-eta gaur egun indarrean.

Eta azaroaren 20an, hots, Azaroaren 20an, deklaratzeko hitzordua jarri die Auzitegi Nazionalak 1976ko martxoaren 3an Poliziak larri zauritu zituen bi lagun horiei,«terrorismoaren gorespena» egotzita. Eta sarraski haren erantzuleek zigorgabe segitzen dute. Areago, erantzule nagusia ia demokrata-eredu gisa agertzen da, eta arrazoiz, «joko arauak» errespetatzeaz den bezainbatean.

Demokrazia hasi berriak zauritu zituen lagunak jipoituta eta burumakur nahi ditu demokrazia helduak. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ofensiva aliada se enfanga en Kandahar
Jendartea
Nagusilan busca voluntariado dedicado al acompañamiento de mayores solos
Euskal Herria
Hernando confirma que en los registros buscaban «pruebas»
Euskal Herria
Iragi absolbitua, De Juana epaitu behar duten zio beragatik
Euskal Herria
«No podrán acallar este movimiento», afirma Etxaburu antes de ser detenido
Ekonomia
El Grupo Santander logra un beneficio récord de 4.947 millones hasta setiembre
Mundua
Bush autoriza reforzar el muro en la frontera
Kultura
Euskaraz azpidatzitako zazpi film luze eta hamahiru labur, Beldurrezko Astean
Kirolak
La Real destituye a José Mari Bakero
Kirolak
La ronda francesa volverá a hablar en euskara
Mundua
Decenas de civiles mueren en un ataque de la OTAN en Afganistán
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss