GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-27
Hezkuntza Deialdiak aldeko beste 618 atxikimendu ditu
Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) Hezkuntza Deialdiaren aldeko atxikimendu bilketaren egun nazionala egin zuen atzo. Orotara, beste 618 pertsonak eman zioten sostengua «unibertsitate esparruaren gaineko eztabaida integralaren beharra eta garrantzia» aldarrikatzen duen ekimenari. EHBEk, era berean, aurrerantzean egingo diren ekimenetan parte hartzera deitu ditu euskal ikasleak, irakasleak eta langileak.

DONOSTIA

Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) herri ekimenak Hezkuntza Deialdiaren alde 618 atxikimendu batu zituen atzo, ekimenaren aldeko sostengua jasotzeko egindako egun nazionalean. Helburua, atxikimenduak batzearekin batera, unibertsitate esparruaren gaineko eztabaida integralaren beharra eta garrantzia berriz ere azaleratzea izan zen.

Apirilean unibertsitateko sektore ezberdinek Hezkuntza Deialdia aurkeztu zuten. «Hauexek izan ziren eskaerak eta aldarrikapenak: Bolognako prozesua euskal unibertsitate-komunitatearen parte hartze gabe ematen ari den prozesua dela; eta Euskal Herriko unibertsitate esparruan eman behar diren aldaketen gaineko gogoeta integrala egiteko baldintzak euskal unibertsitate komunitatearen eta euskal gizartearen parte hartze eta gidaritzarekin sortu behar direla», azaldu zuen EHBEk.

Ordutik, ikasleek, hezkuntzako langileek eta guraso zein herritarrek azaldu diote atxikimendua dinamikari. Atzo beste 618 lagun batu ziren sostengua ematera: 300 EHUk Gasteizen duen campusean, 134 Donostiakoan eta 184 NUPen.

EHBEk dei egin zien berriz ere, ikasle, irakasle eta langileei aurrera begira egingo diren ekimenetan parte hartzera. «Guztion artean lortuko dugu Euskal Herriko campus bakoitzean eta campusetik campusera ‘Inposaketarik Ez! Euskal Herriak bere Hezkuntza! Euskal Herriak bere Unibertsitatea!’ leloak oihartzun zabalagoa izatea», aldarrikatu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La ofensiva aliada se enfanga en Kandahar
Jendartea
Nagusilan busca voluntariado dedicado al acompañamiento de mayores solos
Euskal Herria
Hernando confirma que en los registros buscaban «pruebas»
Euskal Herria
Iragi absolbitua, De Juana epaitu behar duten zio beragatik
Euskal Herria
«No podrán acallar este movimiento», afirma Etxaburu antes de ser detenido
Ekonomia
El Grupo Santander logra un beneficio récord de 4.947 millones hasta setiembre
Mundua
Bush autoriza reforzar el muro en la frontera
Kultura
Euskaraz azpidatzitako zazpi film luze eta hamahiru labur, Beldurrezko Astean
Kirolak
La Real destituye a José Mari Bakero
Kirolak
La ronda francesa volverá a hablar en euskara
Mundua
Decenas de civiles mueren en un ataque de la OTAN en Afganistán
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss