Etxebizitza arazoa konpontzeko mahaia osatu dute Lekeition
LEKEITIO
Herrian etxebizitzaren inguruan dagoen arazoa konpontze aldera, Lekeitioko hainbat taldek Batasuna, EA, Lekeitioko Gazteak eta Etxebila mahai bat osatu dute.
Etxebila taldeko Bakarne Txurrukak azaldu duenez, mahaiaren lana arazoari irtenbidea emate aldera ematen diren pausoak gidatzea izango da, izan ere, bere esanetan, herritarren partaidetza ezinbestekotzat jotzen dute. Hala, euren lanaren berri emateko batzarrak egingo ditu mahaiak. Era berean, horietan herritarren iritzi eta proposamenak jasoko dituzte.
Txurrukak azaldu duenez, etxebizitzaren arazoa herri guztietan izaten da oro har, «baina Lekeitio turismo herria izanik, etxebizitzaren arazoa oraindik eta larriagoa da».
|