Senpereko Gazte Egunari ezarri xedeak gainditu zirela esan du Segik
DONOSTIA
Joan den larunbatean, urriaren 21ean, Gazte Egun Nazionala ospatu zuen Segik Senperen, «Euskal Herrian aske ikasi, lan eta biziz... independentzia» lelopean. Egun guztian oztopo ugari izan zuten bertaratzen saiatu zirenek; izan ere, Guar-dia Zibilak, Polizia espainolak, Polizia frantsesak eta CRSkpolizi kontrolak ezarri baitzituzten Bidasoako igarobideetan. Hala ere, Segik positibotzat jo zuen eguna, «oztopoei aurre egin, ‘mugako’ pareta hautsi, nazio bat garela nabarmendu, Gazte Eguneko aldarrikapenak zilegi egin eta Gobernu frantsesaren jarrera faxista ikusaraztea» lortu zelakoan.Gobernu frantsesari mezu argia helaraztea zen gazte erakundearen Gazte Eguneko nahietako bat: Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren erantzule zuzena izanik, konponbidearen bidean ere subjektu aktiboa izan behar du. Horretaz gain, «naziotasunetik eratortzen diren eskubideak bermatzeko» dinamika aktibo baten norabidean jartzea, eta eskubideak «etengabe urratzen» direla salatzea.
Euskal gazteriari zorionak Polizi jazarpen handia izan zen ekimenaren inguruan txalupaz Hendaiara iritsi eta gero gazte batzuk Irunera eraman zituen Poliziak, eta beste batzuei kolpatu eta esku-burdinak ezarri zizkieten, eta horrek «frantsesen urduritasuna eta dinamika gelditu beharra» adierazten duela uste du Segik. Gazte erakundeak baieztatu zuen ez zutela gazterik atxilotu. Alta, gazteria zoriondu zuen «izandako iniziatibak, determinazioak, ausardiak eta patxadak erasoaldia ofentsiban jartzeko» balio izan zutelako, eta hura gazteen konpromiso sendoaren isla dela esan zuen. Determinazio horri jarraiki, eta egitasmoak «utzitako oxigenoa baliatuta», independentziaren alde indarrak biltzen segituko duela esan zuen.
|