GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-04
Osakidetzan, lautik batek soilik jakingo du euskara
·Kontseiluak eta Behatokiak gogor gaitzetsi dute egingo duen lan deialdia

Osakidetzak egingo duen lan deialdian, lanpostuen %20tan soilik eskatuko dute euskara jakitea. Behatokiak eta Kontseiluak kezka agertu dute, eta datu horiek, hizkuntz eskubideak urratzeaz gain, osasun zerbitzu egoki bat jasotzeko eskubidea zapaltzen dutela salatu dute.

DONOSTIA

Osakidetzan hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri eraginkorragoak hartzea ezinbestekotzat jo zuten Euskararen Gi- zarte Erakundeen Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak atzo Donostian egindako agerraldian.

Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek Osakidetza egunotan argitaratzen ari den lan deialdiari buruzko iritzia eman zuen, eta osasun zerbitzu publikoa bultzatzen ari den euskalduntze prozesuarekin oso kezkatuta agertu zen. «Lau langiletik hiruk ez dute oraindik euskara jakingo», adierazi zuen, eta «kopuru horrekin, euskal herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzeko duten eskubidea erabat urratuko» dutela esan zuen Mendigurenek. «Lotsagarria eta onartezina» hitzak erabili zituen Kontseiluko idazkari nagusiak Osakidetzan euskarak duen egoera deskribatzeko.

%100eko eskaera beharrezkoa

Datorren abendu hasieran egingo duten lan deialdian, eskainiko dituzten 4.000 lanpostuetatik %20ri bakarrik eskatuko diete euskara jakitea. Mendigurenek langile euskaldunen kopurua emendatuko ez dela adierazi zuen. Osakidetzaren euskalduntzean aurrera egin ahal izateko, lan deialdi horretan lanpostuen %100ei euskara jakitea eskatu beharko litzaieke Mendigurenen iritziz.

Kontseiluko idazkariak «biziki larritzat» jo zuen egoera, eta aldatzeko ezinbestekoak diren neurriak exijitu zituen. Izan ere, bere aburuz, hizkuntz eskubideak jokoan egoteaz harago, behar bezalako osasun zerbitzu publikoa jasotzeko eskubidea ere ukatzen baitute.

Paul Bilbaok, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, 2005 urtean Osakidetzak Euskara Plana onartu zuela gogorarazi zuen, eta plan hori eraginkorra ez dela salatu. Euskara Planak «iruzurrerako bidea» zabaldu duela pentsatzen du Behatokiko zuzendariak, eta planaren benetako helburua hizkuntza eskubideak bermatzea ote den zalantzan jarri zuen.

Bilbaok azaldu zuenez, Behatokiak lan deialdia aztertu du, eta ezarritako euskararen jakintza eta lan deialdiaren prozedura aztertu ditu.

Prozeduran euskara diskriminaturik egon dela adierazi zuen Behatokiak, eta legezko elebitasun printzipioari eutsi ez diotela gaineratu zuen. Horren adibidetzat jarri zituen Bilbaok Osakidetzaren webgunean lanpostu bakoitzari dagozkion gaiak eta bibliografiak gaztelania hutsean egotea.

Behatokiko ordezkariaren arabera, koofizialtasunak aitortu beharko lukeen hizkuntza askatasuna ere urratzen dute. Bilbaok jakinarazi zuenez, Estatu espainoletik kanpoko herritarrek oposizioan parte hartzeko gaztelania dakitela egiaz- tatu behar dute, eta euskara jakinda bakarrik ezingo lukete parte hartu.



«Kexen zain geldituko al da Elebide?»
O.L
DONOSTIA

Behatokiaren iritziz, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko ezinbestekoa da Osakidetzan gertatzen diren urraketei aurre egitea, eta hori dela-eta Administrazioak abiatutako Elebide zerbitzuak zer egingo duen galdetu zuen Behatokiak.

«Herritarren kexen edota eskubideen urraketen zain egon behar al du legeak aitortzen duena betearazteko?», itaundu zuen Bilbaok. Gainera, herritarrek Administrazioaren eginkizuna zein den gogorarazi aurretik, Administrazioak bere lana bete behar duela adierazi zuen.

Elebideren aurkezpenean, Administrazioaren zerbitzu berria Behatokia baino harago joango zela jakinarazi zuen, eta horri erantzunez, Bil- baok herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko «aukera» duela jakinarazi zion.

Hizkuntza eskubideen urraketa horren kontra helegitea aurkezteko, afera judizialki aztertzen ari direla esan zuten Paul Bilbaok eta Xabier Mendigurenek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La Policía de Fox no logra hacerse con la Universidad tras siete horas de batalla
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz insiste en exigir el derecho de autodeterminación
Jendartea
El CES pide a Lakua que potencie el alquiler
Jendartea
Límites para volar con líquidos
Euskal Herria
ETA constata la crisis del proceso y anuncia «un nuevo esfuerzo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss