GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-04
Estatu espainola eta frantsesa Saharako sufrimenduaren errudun jo ditu SEADek
Saharako Errepublikako (SEAD) presidente Mohamed Abdelaziz-ek Estatu espainolak eta frantsesak bere herriaren sufrimenduan duten erantzukizuna gogorarazi zuen atzo. Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuguneak utzi eta Euskal Herrira etorri da saharar herria laguntzeko nazioarteko taldeak Gasteizen egiten ari diren konferentzian parte hartzeko. Sahararrei autodeterminaziorako eskubidea ukatzen jarraitzen badute, borroka armatura joko dutela ohartarazi zuen.

GASTEIZ

Mohamed Abdelaziz-ek, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko (SEAD) presidenteak, atzo ohartarazi zuen borroka armatura joko dutela Nazio Batuen Erakundeak orain arte bezain epel jokatzen jarraitzen badu.

SEADeko burua Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuguneetatik Gasteizera etorri da, egunotan Saharar Herriaren aldeko laguntza Koordinatzeko Europako Konferentziaren (EUCOCO) 32. ekitaldia egiten ari baitira. Topagune horretan mundu osoko 500 bat lagun elkartu dira sahararrak bizitzen ari diren larriunerako irtenbideak eztabaidatzeko xedez.

Konferentziak domeka arte iraungo du. Gobernuz Kanpoko Erakundeetako, sindikatuetako eta erakundeetako ordezkariak parte hartzen ari dira. Sahararren egoera aztertzeaz gain, «herri horrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dute berriro ere».

Konferentziaren irekiera ekitaldian, Estatu espainolak Sahararekin duen jokaera kritikatu zuen Abdelaziz-ek, bere ustean, Madrilgo Gobernuak kolonia ohia bazterrean utzi duelako. «Saharar herriak sufritu duenaren eta sufritzen ari denaren erruduna da», adierazi zuen. Hori dela-eta, Estatu espainoleko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori eskatu zion Sahara Mendebaldean autodeterminaziorako erreferenduma egiteko sostengua behingoz eman dezala.

Estatu espainolak ez ezik, Estatu frantsesak ere Sahararen egoera larrian zerikusia duela iritzi zion Abdelaziz-ek. Haren aburuz, Parisek Maroko Saharan egiten ari den legez kanpoko okupazioa «tinko eta itsuki» babesten duelako.

NBEk urriaren 31n onartutako erabakiari oniritzia eman zion Saharar Errepublikako presidenteak. Nazio Batuek Saharan duten misioa sei hilabetez luzatu zuen Segurtasun Kontseiluak. Abdelaziz-en berbetan, NBEk Sahararen gatazka «koloniala» dela onartzen du, eta konponbidea autodeterminazio eskubidearekin lotzen du. Baina berbak baino zerbait gehiago eskatu zion NBEri sahararren buruzagiak.

2005eko maiatzetik hona, saharar zibilak euren eskubideak aldarrikatzeko matxinada bakezalea egiten ari dira Marokok okupatutako lurraldean, baina Marokoko Gobernua bortizki zigortzen ari da mugimendu hori. Jarrera aldatu ezean, armak hartzeko prest daudela esan zuen Abdelaziz-ek.

Bestalde, Tindufeko errefuxiatuentzat nazioarteak ematen duen giza laguntza gero eta murritzagoa dela ohartarazi zuen. Gosea sahararrak presionatzeko eta haien borondatea suntsitzeko estrategia dela salatu zuen Abdelaziz-ek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La Policía de Fox no logra hacerse con la Universidad tras siete horas de batalla
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz insiste en exigir el derecho de autodeterminación
Jendartea
El CES pide a Lakua que potencie el alquiler
Jendartea
Límites para volar con líquidos
Euskal Herria
ETA constata la crisis del proceso y anuncia «un nuevo esfuerzo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss