GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-04
Europako diseinatzaileek jantzitako filmak
Claudia Cardinale-k, Sofia Lorenek, Gerard Depardieuk, Catherine Deneuve-k, Rommy Schneider-ek edo Meryl Streep-ek pantaila handian erakutsi zizkiguten jantziak ikus daitezke egunotan Bilbon. «Il Gattopardo», «Enrico IV», «Matrimonio all’italiana», «Cyrano de Bergerac», «Indochine», «Sissi» eta «The french lieutenant’s woman» lanei distira berezia eman zieten modeloak, alegia. Luxuzko erakusketa da Zabalgune eraikinean ikus daitekeena; izan ere, 43 filmetarako sortutako 60 bat jantzi originalek osatzen dute. Gehiengoak ikusezin diren jostunen lana nabarmentzen du.

BILBO

Denetarik dago ‘‘Izarren abitua. XX. mendeko zine europarra, jantzi-diseinugileek ikusita’’ izenburuarekin ireki duten erakusketan; Kate Blanchett-ek ‘‘Elisabeth’’ filmean erakutsi zuen soineko dotorea eta Sofia Lorenek ‘‘Matrimonio all’italiana’’ ezagunean zeraman alkandora eta gona, esate baterako. Alde horretatik, 40 bat lan ospetsutan agerturiko 60tik gora jantzi jarri dituzte Zabalgune eraikinean.

Azaroaren 1ean ireki zuten eskailera itxura duen erakusleiho hori, eta abenduaren 3a arte izango da zabalik. Bilbao 700 Fundazioaren ekimena da.

Europako jostundegietan sortutakoak dira pieza guztiak, batzuk AEBetako ekoizpenetarako. Hala, Martin Scorsese-ren ‘‘The Age of Innocence’’ filmean Winona Ryder-ek eta Michelle Pfeiffer-ek jantzi zituzten arropak daude. Oscar baten jabe da Gabriella Pescucci jantzi horien diseinatzailea. Estatu Batuetan ekoitzi lana da ‘‘Evita’’ ere. Penny Rose-k sortu zuen Madonnarentzako jantzia. John Bloomfield-ek Kevin Costner eta Sean Connery aktoreak atondu zituen ‘‘Robin Hood: Prince of Thieves’’erako.

Erakusketak bi alde ditu. Eskailera gainean sakabanatuta daude jantzien erdiak eta beste erdiak mailen azpian egokitutako «kutxa beltz» baten barnean. Giro ilun horretan, Russel Crowe-k ‘‘Gladiator’’ ospetsuan zeraman armadura ikusgarriak txunditu egiten du ikuslea. Oscar bat eman zioten Janty Yates diseinatzaileari lan horregatik.

Saritutako jantzien artean, Assumpta Sernak ‘‘El maestro de Esgrima’’n zeraman jantzi granate liluragarria dago. Javier Artiñanori Goya sari bat eman zioten pieza horrengatik. Artiñanok beste bost Goya ditu eta Max sari bat. Bere orratzak apainduriko hiru maniki daude. Aipatutakoez gainera, ‘‘La Lola se va a los puertos’’erako eta ‘‘Juana la Loca’’rako egindako jantziak daude; azken hori, gainera, beste Goya sari batekin nabarmendutakoa da.

Ikusmina sortu du Romy Scheider-ek ‘‘Sissi’’n eraman zuen jantziak. Federico Felliniren ‘‘Roma’’ko apezpikuen abitu distiratsuak ere ez dira oharkabean pasatzen. Lau dira Patrice Chereauren ‘‘La Reine Margot’’ filmean agertzen diren jantziak, eta horietako batek odol arrastoen itxura duten orban batzuk ditu.

Erakusketa laguntzeko pantaila batzuk jarri dituzte lurrean, zenbait manikiren alboan, aipatzen diren filmen pasarteak emateko.

Sona handiko beste izenburu ugarirako egindako sorkuntzak bildu dira Bilbon: ‘‘The House of the Spirits’’, ‘‘Querelle’’, ‘‘Cyrano de Bergerac’’, ‘‘Le Hussard sur le toit’’, ‘‘La Reine Margot’’, ‘‘Il Gattopardo’’, ‘‘Morte a Venezia’’, ‘‘Indochine’’, ‘‘The Others’’, esaterako.

Egileak, era berean, anitz: aipatutakoez gain, PieroTosi, Yvonne Blake, Ron Talsky, Monika Jacobs, Christine Laurent, Sonia Grande, Lala Huete, Phyllis Dalton eta Renee Ehrilich Kalfus.

Zinebi jaialdiaren karira, ‘‘Amadeus’’ filmean erakutsi ziren jantziak ikusteko modua izango da Arriaga antzokian. Azaroaren 27tik abenduaren 2ra jarri dute hitzordua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
La Policía de Fox no logra hacerse con la Universidad tras siete horas de batalla
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz insiste en exigir el derecho de autodeterminación
Jendartea
El CES pide a Lakua que potencie el alquiler
Jendartea
Límites para volar con líquidos
Euskal Herria
ETA constata la crisis del proceso y anuncia «un nuevo esfuerzo»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss