Kirmen Uribe, Taipeiko Poesia Jaialdian
DONOSTIA
Kirmen Uribek Taipeiko Poesia Jaialdian hartuko du parte. Ondarroarra jaialdiko lau gonbidatu nagusietako bat da. Apti Bisultanov txetxeniarra, Zoran Anchewski mazedoniarra eta Nancy Morejon kubatarra dira beste hirurak.Jaialdia gaur hasiko da eta, zehatz-mehatz, azaroaren 7a izango da Uriberen eguna. Izan ere, goizean, hitzaldi bat egingo du Furjen Catholic Universityn. Arratsaldean, berriz, hainbat irakurlerekin, solasaldi batean hartuko du parte. Gauean, azkenik, errezitaldi bat eskainiko du, Walis Nogang atayal poetarekin batean. Atayala da txinatarrak Taiwanera iritsi aurretik uhartean bizi den etnia. «Egia da nazioartean dezente mugitzen naizela, baina hau da Asiara noan lehen aldia, eta oso interesgarria dela iruditzen zait», adierazi zion idazleak berak GARAri abiatu baino pixka bat lehenago.
|