Aireportuko funtzionamendua hankaz gora jarriko dute neurriek
BIARRITZ
Biarrizko aireportuan segurtasun neurri berriak aurkezteko prentsaurrekoa egin zuten atzo, eta adierazi zutenez, neurriak betetzea nahitaezkoa den arren, aireportuko administrazio arduradunen artean kezka handiak sortu ditu. Eguneroko funtzionamenduan neurri berriak nola ezarriko dituzten azaltzerako orduan Biarrizko zuzendari Didier Richek neurri berriek «oztopoak» jartzen dituztela aipatu zuen behin baino gehiagotan.«Erabaki hauek hartzen dituzten hautetsiek neurri hauek martxan jartzeak ekarriko dituen arazoak zeintzuk diren kontuan hartzen dituztela esan beharko genuke, nahiz eta ez duen ematen», baieztatu zuen Didier Richek. Izan ere, aireportuaren eguneroko funtzionamenduan aldaketa nabarmenak ekarriko dituzte segurtasun arau berriek. Esaterako, Poliziaren segurtasun kontrolak baino lehen dauden dendetan erosten diren produktu likidoak hegazkineratu baino lehen eskuratuko dituzte bidaiariek. Horretarako, eskualdeko produktuen salmentarekin (ardoak, perfumeak...) bizia irabazten duten dendariek beste pertsona bat kontratatu beharko dute bidaiariei euren produktuak eramateko. Bestalde, Duty Free delakoan erositako produktu likidoek ere poltsa itxietan joan beharko dute. Horregatik guztiagatik, Biarrizko aireportuan dauden dendariak neurri berriekin ez daudela pozik adierazi zuen Richek. Zuzendaritza ere ez da oso pozik agertu, izan ere, aireportuaren finantzaketaren erdia gutxi gorabehera hegazkin zirkulaziotik kanpoko zerbitzuekin egiten baita, hau da, dendekin, tabernekin eta jatetxeekin eta aparkalekuarekin. Bestalde, polizia kontrolak pasatu ondoren ere edariak kontsumitu nahi dituzten pertsonek edalontziak erabili beharko dituzte. Botilako edo latako edariei dagokienez, zaila izango litzateke jakitea kontrola saihestea lortu duten edo gero erositakoak izan diren. Gauzak horrela, kontrolak pasatu ondoren dauden taberna eta jatetxe zerbitzuen ordutegia zabaldu beharko dutela ere aipatu zuen Biarrizko aireportuko zuzendariak. Bidaiariei informazioa eskaintzeko, arautegi berria betearazteari buruzko neurri guztien berri emango duten informazio orriak banatzeko jendea kontratatuko du Biarrizko aireportuak. Astelehenetik goiti eta zenbait egunez aireportuaren atean egongo dira. Era berean, aireportuko langile guztiei eskatu diete bidaiariei neurri berriak zein diren azaltzea. Bestalde, produktu likidoak sartzeko beharrezkoak izango diren legezko poltsak ere banatuko dituzte hasieran.
Las compañías ya informan
BILBO Las aerolíneas ya han comenzado a informar a sus pasajeros sobre esta nueva medida que, sin duda, cambiará la forma de viajar y que afectará sobre todo a los turistas que no suelan facturar su equipaje, y en particular en viajes de fin de semana. Precisamente, se verán muy afectados aquellos que suelen utilizar vuelos de bajo costo para desplazarse a ciudades europeas. Iberia, Air Europa, Ryanair, Vueling, EasyJet, British Airways o Air France son algunas de las compañías que comunican a través de su página web este nuevo reglamento, pero también en los propios aeropuertos ya se está comunicando a través de la megafonía. «Son medidas que todos los aeropuertos deben aplicar», justificó ayer el portavoz del Ejecutivo comunitario, Ferrán Tarradellas. «Como pasó en Heathrow hace unos meses, si un aeropuerto o una autoridad considera que hay una amenaza terrotista específica, puede reforzar las medidas de seguridad de forma temporal e incluso permanente si así lo considera oportuno», anadió.
|