Zalantza da Hotz Handia plana Baionan abiatuko duten
BAIONA
«Oraindik ez dugu informaziorik; ez dakigu aurten Hotz Handia plana abiatuko dugun edo ez», adierazi zuen atzo Point Jour Accueil-eko Andre andereak. Urtero legez, neguko hotzari aurre egiteko etxerik gabeko jendea laguntzen duen Hotz Handia plana Baionan abian jartzeko zailtasun handiak aurkitu dituzte horretaz arduratzen diren elkarteek. Erakundeetatik behar dituzten baliabideak lortu ezean, aurten Hotz Handia plana ez dutela abiatuko adierazi zuten horretaz arduratzen diren Table du soir, Emmaus, Gurutze Gorria, Point Accueil jour, Secours Catholique eta Aterbea elkarteko arduradunek. Orain CABABren erantzunaren zain daude. Ondoko egunetan, Baionako, Angeluko eta Biarrizko hiri elkargoak lokal bat emango dien jakitearen esperoan daude, CABABko auzapezen deiaren zain. Lokala lortzen badute, Hotz Handia plana abian jarriko dute; izan ere, adierazi dutenez, egoera horietan plana abiatzea ezinezkoa da. Kontseilu Nagusiari eskaera egiteko azken eguna azaroaren 7a da, beraz, hurrengo astean argituko da zalantza.
|