- Sokatira
Kuartangon abiatuko da Launakako Txapelketa
BAIONA
Euskal Herriko Launakako Txapelketa abiatuko da gaur arratsaldean Kuartangon (17.00). Aurten, gainera, Bigarren Maila ere izango du, eta hor talde berriak sartuko dira. Hala ere, gaur izango den saioan, maila nagusikoak arituko dira. Mutilak 330 kilotan neurtuko dira. Abadiño A, Kuartango B, Sokarri B eta Auzolan arituko dira 1. multzoan. Abadiño B, 6 Conceyos, Auzolan B eta Badaiotz, 2. multzoan, eta Abadiño C, Kuartango A, Gatika eta Sokarri A, 3. multzoan. Nesketan, 260 kiloko taldeak neurtuko dira, eta Girizia, Gaztedi A eta Gaztedi B arituko dira. Nafarroan, berriz, zortzinakakoa ari dira jokatzen. Gaur Beran izango dira 17.00etan. 640 kilotan, Txantrea, Berriozar eta Beti Gazte lehiatuko dira. 520 kilotan, berriz, Sakana, Beti Gazte A eta Beti Gazte B.
|