-Top 14
Baionarrek garaitzea nahitaezkoa dute
BAIONA
Avironek irteera oso zaila izango du Bourgoinera, bertako taldearen aurka aritzeko. Haren helburua Ligako lehen lau postuetan amaitzea izango da, baina zuri-urdinei hori berdin zaie. Normalena han galtzea litzateke, eta ez litzateke ezer pasatuko. Hala ere, Avironek gaur egun duen egoera ikusita, han galtzeak egoera okertuko luke.Aviron sailkapeneko azken taldea da. Aurrekoek alde dezentea kentzen diote, eta garbi dago Baionako taldea dela maila galtzeko hautagai nagusia; hemendik aurrera bestelakorik erakusten ez badu, behintzat. Aurrerantzean, eta goranzko bidea hartu nahi baldin badu, partidak irabazten hasi beharra dauka, eta aurrean zein duen begira egon gabe, gainera; bestela, oso zaila izango du Top14ari eustea. Jokalariei dagokienez, hiru itzulera garrantzitsu izango ditu taldeak. Pez eta Nuñez Pioss berrio ere aritzeko moduan dira. Italiarra eta argentinarra min hartuta egon dira bi hilabetean, baina gaur berriro ere agertuko dira. 18.30ean hasiko den partidan berriro ere hasieratik ikusteko moduan izango da Dorthe jokalaria ere. Arazo batzuekin ibili da, baina osatu da, eta berriro ere hamabostekoan izango da. Dudarik gabe, taldeko garrantzitsuenetakoa da bera.
|