GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-23
«Jakin» aldizkarirako izango da Durangoko Azokaren Argizaiola saria
·Mende erdia bete duen euskarazko argitalpenaren ibilbidea goraipatu nahi du Gerediaga Elkarteak

«Jakin» agertu zela berrogeita hamar urte beteko dira aurten. Arantzazuko frantziskotarrenean sortu zuen ikasle talde batek 1956. urtean. Argitalpenak ibilbide luzea egin du eta hiru aldiz debekatu dute. Durangoko Liburu eta Disko Azokak Argizaiola omen-saria emango dio aurten, Gauean Argi izena hartu duen ekitaldian. Landakoko eraikinak abenduaren 6tik 10era irekiko ditu ateak. Guztira, 317 salmahai izango dira eta 360 nobedade aurkeztuko dituzte.

DURANGO

‘‘Jakin’’ presente egon da Durangoko Euskal Liburu eta DiskoAzokan hasiera-hasieratik. Andra Mariko elizpean egin zuten lehen ekitaldi hartan ere parte hartu zuen, eta hutsik egin gabe egon da aldizkariaren postua gaur arte.

Gerediaga Elkarteak Argizaiola omen-saria ematen dio urtero-urtero euskararen eta euskal kulturaren alde nabarmendu den pertsona eta erakunderen bati. Aurten ‘‘Jakin’’ek eskuratuko du saria. Hilaren 7an izango da Gauean Argi ekitaldia.

Azoka aurreko egunean irekiko dute, 12.30ean. Lehen, Felipe Arrese Beitiaren omenezko eskultura inauguratuko du Durangoko Udalak. Arrese aurtengo beste izen propioa izango da. Izan ere, idazle otxandioarra hil zela ehun urte bete dira aurten.

Kirmen Uriberekin hasiera

Bestela, Kirmen Uribe idazlearen berbek bide emango diote Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako 41. ekitaldiari. ‘‘Käsmuko hilarriak. Poesia garai globalean’’ izenburuko sarrera hitzaldia eginez irekiko dute Landakoko erakustazoka abenduaren 6an.

Bidaiaren gaia aukeratu dute Gerediagakoek aurtengo ardatz. Izan ere, asko dira munduan zehar dabiltzan «euskal nomadak», Jon Irazabal Azokaren zuzendariak DurangokoAzokaren aurkezpen ofizialean nabarmendu zuenez.

Hainbat mahai inguru antolatu dituzte gai nagusiari buruz. Abenduaren 6an euskal musikak ezagutu dituen bazterrak zein izan diren kontatuko dute Betagarriko Iñakik, Igor Otxoak (Oreka Tx), eta Iñigo Muguruzak (Sagarroi).

Abenduaren 8an, Jon Maia, Josu Iztueta, Jon Arretxe eta Ander Izagirre batuko dituzte ‘‘Bidaiatu nahi erara’’ leloaren inguruan. Egun berean, Roge Blasco ‘‘Levando Anclas’’ irratsaioko esatariari elkarrizketa egingo diote.

Zinemak ere lekua izango du aurtengo egitarauan. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten ‘‘Nömadak Tx’’ road movie-a ikusteko modua izango da Durangon. Gainera, ‘‘¡Gora Vasco!’’ filma emango dute lehenengoz Euskal Herrian, abenduaren 9an. Roberto Arizmendi argentinarrak zuzendutako lanak El vasco de la carretilla ezizena hartu zuen Guillermo Larregi nafarraren abenturen berri ematen du.

Kanpoko gonbidatuak

Karidadeko Bentak eta Pata Negrak Plateruenan emango duten kontzertua ere bidaiei buruzko egitarau berezi horren barruan sartu dute. AndaluziarrekEuskalHerrian emango duten azken kontzertua izango da hori.

‘‘21 paralelo’’ erakusketa atal horretan txertatu dute. Azokako hitzaldi aretoko atarian, Txelu Angoitia argazkilariak bidaietan atera dituen irudiak erakutsiko dituzte. Azkenik www.durangokoazoka.com webguneko txat saioekin bidaiatu daiteke Eneko Etxebarrietarekin eta Miyuki Okaberekin. Bikotea tandema hartuta bidaiatzen dabil munduan barrena. Bitan egongo dira txat gelan.

Esloveniako egileek, beste alde batetik, Euskal Herrira bidaiatuko dute Azokaren kariaz. Alojz Ihan eta VladoZabot egongo dira gure artean. Azken hori Esloveniako Idazleen Elkarteko presidentea da. Udaberrian euskal idazleek Esloveniara egindako bidaian du iturburu truke horrek.



Telebistatik egingo dute Durangorako gonbidapena
Lehenengoz, telebistaz emititzeko iragarkia prestatu du Gerediagak. Hainbat esparrutan jarduten duten pertsona ezagunek DurangokoAzokara joateko gonbidapena egiten dute. Toti Martinez de Lezea, Carlos Nguema, UnaiElorriaga, AndoniEgaña, Elena Irureta, MontxoArmendariz, Martin Fiz, Pedro Miguel Etxenike, Naroa Agirre, Estitxu Fernandez, Kepa Junkera,AngelAlkain, Mikel Aranburu eta Natxo de Felipe agertzen dira telebistako iragarkian. Bestalde, 48 orrialde dituen aldizkaria zabalduko dute Miren Agur Meaberen, Pako Aristiren eta Rafa Ruedaren artikuluekin, beste batzuen artean. -



Hirurehundik gora nobedade salmahaietan

DURANGO

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako antolatzaileek urteko argitalpenen katalogoa osatu dute. Gainera, kalean jarri dituzten azken izenburuekin aldizkari bat prestatu dute urri eta abendu artean argia ikusi duten lanei buruzkoa.

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko eledunak emandako datuen arabera, 360 nobedade aurkeztuko dira abendu honetan Landakoko eraikinean. Guztira, 317 salmahai jarriko dituzte Landakoko kaleetan barna: 303 arruntak eta beste 14 teknologia berriekin zerikusia dutenak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna: «Justizia espainola egoeraren eta interes politikoen arabera aritzen dela ikusi da»
Euskal Herria
El tribunal y los peritos se unen para tratar de sostener la acusación contra «Egin»
Euskal Herria
Los huelguistas denuncian amenazas de la Guardia Civil en un control en la A-8
Jendartea
Inauguran Inbiobank, el primer banco de células madre adultas de Euskal Herria
Kultura
Lakua incoa expediente para proteger el santuario paleolítico de Praileaitz
Euskal Herria
Batasuna afirma que hay que cerrar la «etapa de la apuesta judicial y policial»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss