GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-23
Lakuako Kulturaren Euskal Kontseilua zaharberritu eta nabarmen handitu dute
Lakuako Gobernuak eratutako Kulturaren Euskal Kontseilu zaharberrituak Miramon Parke Teknologikoan egin zuen atzo estreinako bilera. Kontseilua nabarmen handitu dute. Orain arte 15 izan badira administrazioetako ordezkariak, hemendik aurrera 18 izango dira. Era berean, kultur alorretako ordezkariak 20 izatetik 32 izatera pasatuko dira, eta kopuru hori epe laburrean emendatzea ere litekeena da. Kulturaren Euskal Planaren garapena du Kontseiluak eginkizun nagusia.

DONOSTIA

Bilerako atseden-une bat aprobetxatu zuen Miren Azkarate Kultura sailburuak aldaketen berri emateko. Gogora ekarri zuenez, Kontseilua, administrazioetako eta hainbat alorretako ordezkariek osatua, kultur politiketan parte-hartzea sustatzeko, eta, aldi berean, aholkulari trebatu bat izateko eratu zuen Lakuako Gobernuak.

Orain dela bi urte abian jarri zuten Kulturaren Euskal Planak sortutako erronka berriei aurre egiteko, berriz, Kontseilua sendotu beharra zegoen. Horretarako, kide kopurua nabarmen handitu dute, batez ere kultur alorretako ordezkariei dagokienez. Orain arte 20 baino ez ziren; hemendik aurrera, aldiz, 32 izango dira. Oraingoz, honako hauek: Aurkene Alzua, Jose Antonio Arbelaiz, Agustin Azkarate, Jon Bagues, Filgi Claverie, Arantza Cuesta, Iñaki Diaz, Laura Etxebarria, Jorge Gimenez, Jose Mari Goenaga, Aizpea Goenaga, Iñaki Goirizelaia, Blanka Gomez de Segura, Daniel Innerarity, Anjel Lertxundi, Iñaki Lopez de Aguileta, Jose Angel Muñoz, Jabier Muguruza, Aintzane Perez del Palomar, Patxi Salaberri, Dora Salazar, Jose Mari Sors, Joan Mari Torrealdai, Igone Ugalde, Angel Valdes, Beatriz Zabalondo, Ramon Zallo eta Arantzazu Zugasti. Azkaratek nabarmendu zuen orain arte ordezkatuta egon ez diren alorrei leku egiten saiatu direla, esaterako, itzulpengintzari eta eskulangintzari.

Azkarate, oso baikor

Lakuako sailak ez ezik, hiru diputazioak, hiru hiriburuetako udalak, EUDEL eta EiTB ere ordezkatuta daude Kontseiluan. Administrazioaren alorrean ere kide gehiago izendatu dituzte. Horietako bat Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako arduraduna da. Garrantzi handia eman zion horri Azkaratek, batez ere kontuan izanik eratze bidean den Etxepare Institutuaren bidez euskal kultura nazioartekotzeko ahalegina egin nahi dutela.

Atzo, Kulturaren Euskal Planaren azken bi urteotako balantzea eta ondoko bi urteetako lan-ildoak izan zituzten mahai gainean. Lehenengoari dagokionez, oso baikor agertu zen Azkarate. Esan zuenez, Planak 2004-2008 aldirako planteatu zituen helburuen betetze-maila %62,12koa da. Gehien garatu den ataletako bat administrazioen arteko koordinazioa da. Gutxien garatu direnen artean, berriz, ondarearen atala dago. Izan ere, atal horretako garapena Museo, Artxibo eta beste hainbat legeren baitan zegoen, eta lege horien tramitazioa uste baino luzeago ari da jotzen.

Kulturaren Euskal Behatokia martxan jarri izana Azkaratek bereziki nabarmendu zuen lorpena da. Kultur politikak datuz «informatzeko» berebiziko tresna izango omen da.

Proiektuei dagokienez, berriz, sailburuak ez zuen ezer zehatzik aurreratu. Baina borondatea dirutan ere neurtzen denez, Kultura Sailak 2007rako prestatu duen aurrekontua 2006koa baino %11 handiagoa izango dela esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna: «Justizia espainola egoeraren eta interes politikoen arabera aritzen dela ikusi da»
Euskal Herria
El tribunal y los peritos se unen para tratar de sostener la acusación contra «Egin»
Euskal Herria
Los huelguistas denuncian amenazas de la Guardia Civil en un control en la A-8
Jendartea
Inauguran Inbiobank, el primer banco de células madre adultas de Euskal Herria
Kultura
Lakua incoa expediente para proteger el santuario paleolítico de Praileaitz
Euskal Herria
Batasuna afirma que hay que cerrar la «etapa de la apuesta judicial y policial»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss