GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-23
Erraustearen alternatiba eskatzeko manifestaziora deitu dute Lasarte-Orian
Euren apustua garbia da. Bakoitzak bere etxean zabor gutxiago sortzea, gaika sailkatzea udalen laguntzarekin, eta, behin batuta, konpostajea bultzatzea, bai etxeetan, zein herrietan. Horixe da Zubieta Lantzen eta Lasarte-Oria Bizirik plataformen aburuz zabortegien premia murrizteko bidea. Hain justu, errausketaren alternatibak eskatzeko manifestaziora deitu dute larunbatean Lasarte-Orian. Han izango dira Gipuzkoako beste hainbat plataforma ere.

ZUBIETA

«Errausketa ez da Bidea. Zaborra kudeatzeko modu alternatiboen alde». Horiexek larunbatean Lasarteko kaleetan barrena arratsaldeko bostetan abiatuta egingo duten manifestaziorako Zubieta Lantzen eta Lasarte-Oria Bizirik plataformetako kideek aukeratutako leloak.

Bi taldeen iritziz, guztiok konpromisoak hartzea ezinbestekoa da. «Zabor gutxiago sortzeko jendearen konpromisoa behar da, kontsumismoa neurtzeko, eta gehiegizko bilgarriak gaitzesteko», azaldu zuten, politikariek ere arlo horretan ardura handia dutela gaineratzearekin batera. «Legea egokitu beharra baitago, berrerabiltzeari eta birziklatzeari bultzada emateko».

Bakoitzak bere etxean zaborra gaika sailkatzeko konpromisoa hartu behar duela ere adierazi zuten, eta, alde horretatik, udalei ere lan horretan esku hartzeko eskatu zieten. «Biltzeko moduak baldintzatzen du ondoren egin daitekeen tratamendu guztia, baita birziklatze maila ere», azaldu zuten.

Tratamendu zehatzari dagokionez, aurreko okasioetan bezalaxe konpostajearen aldeko jarrera agertu zuten, eta etxeetan eta herrietan egitea proposatu zuten. Izan ere, haien ustez, zaborra sortzen den herrian bertan tratatzeak onura handiak dakartza, besteak beste, jendearen kontzientzia maila areagotuko lukeela uste baitute. Halaber, konpostatzeko planta txikiak azpiegitura erraldoiak baino merkeagoak, egiten azkarragoak eta askoz malgutasun handiagokoak direla nabarmendu zuten. «San Markosi irtenbide azkarrena emateko ere bide hau askoz laburragoa da», zehaztu zuten.

Era berean, garraio beharra gutxitzeko modua ere badela esan zuten. «Gipuzkoako errepideek ez dute ehunka kamioi gehiagoren beharrik zaborra batetik bestera paseatzeko, jadanik nahikoa beteta daude-eta», zehaztu zuten.

Birziklatu ezin daitekeen materia organikoari dagokionean, biometanizazio eta biolehorketa izan daitezke irtenbideak, «baina beti lehentasuna gaikako bilketari eman ondoren».

Zubieta Lantzen eta Lasarte Oria Bizirik plataformako kideen esanetan, neurri horiek hartuz gero, benetan lortuko da zabortegi beharra gutxitzea.

Gipuzkoako koordinadoraren bultzadarekin antolatu duten manifestazioari dagokionez, bertan Lasarte eta Zubietako plataformak ez ezik, beste hainbat plataforma ere izango direla adierazi zuten. Urnieta, Hernani eta Usurbilgo plataformak 16.00etan abiatuko dira haien herrietatik protestan Lasartera bidean, Zubietako bizilagunak, berriz, 16.30ean. Era berean, dozenaka talde ekologista, alderdi politiko, kultur talde eta pertsonaren atxikimendua ere badutela adierazi zuten bi plataformek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna: «Justizia espainola egoeraren eta interes politikoen arabera aritzen dela ikusi da»
Euskal Herria
El tribunal y los peritos se unen para tratar de sostener la acusación contra «Egin»
Euskal Herria
Los huelguistas denuncian amenazas de la Guardia Civil en un control en la A-8
Jendartea
Inauguran Inbiobank, el primer banco de células madre adultas de Euskal Herria
Kultura
Lakua incoa expediente para proteger el santuario paleolítico de Praileaitz
Euskal Herria
Batasuna afirma que hay que cerrar la «etapa de la apuesta judicial y policial»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss