GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-13
Gizonek bi asteko aitatasun baimena izango dute, eta hilabetera irits daiteke
Gizonek bi asteko aitatasun baimena izango dute, amatasun baimena kontuan hartu gabe, Madrilgo Kongresuan prestatzen ari diren Berdintasun Legearen arabera. Hala ere, baimena hilabete oso batera iristeko zortzi urte igaro beharko dira, batzorde txostengileak hitzartu zuenez. Epe horretan, Gobernuak progresiboki zabalduko du.

MADRIL

Madrilen egiten ari diren Berdintasun Legeak bi asteko «aitatasun baimena» onartuko du gizonentzat, eta, legea indarrean sartu ondoren, zortzi urteko epean baimena hilabete batekoa izatera iritsiko da. Hori jaso dute Estatu espainoleko Kongresuko Berdintasun Batzordean egindako testuan.

Alderdi guztiak testuaren alde agertu ziren, PPizan ezin. Gainera, PSOEk uste du gizon gehienek ez dutela baimen hori eskatuko, eta horregatik zortzi urtez luzatu nahi du hilabete osoko baimena ezartzea, neurriaren arrakasta neurtzeko asmoz. Hasieran, baimena aste bakarrekoa izatea proposatu zuen PSOEk.

Litekeena da lege berria datorren urteko martxoan indarrean jartzea. Hortik aurrera, gizonek hamabost eguneko baimena hartu ahal izango dute aitak direnean, amatasun baimena kontuan hartu gabe. Egun horiek, jardunaldi partzialean hartu ahal izango dituzte. Modu horretan, baimena hilabetera irits daiteke. Gobernuak progresiboki zabalduko du baimena lau astera iritsi arte, datozen zortzi urteotan.

Beste aldaketak

Lege horrek bestelako aldaketak ere ekarriko ditu. Besteren artean, bere konturako lan egiten duten emakumeek ez dute ordaindu beharko Gizarte Segurtasunera amatasuneko 16 hilabeteko baimenean.

Gainera, 21 urte ez dituzten emakumeek amatasunagatik diru laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta gutxieneko kotizazioa ordainduta ez izan. Ama 21 eta 26 urte bitartekoa bada, diru laguntza jasotzeko kotizazioko gutxieneko epea 90 egunekoa izango da eta ez oraingo 180 egunekoa. Hainbat emakume taldek gehiegizkotzat jo zuten hilabeteko baimena izateko zortzi urte igaro behar izatea. Lau aste baimentzen hastea eskatzen zuten, helburua amatasunarekin parekatzea delako.

Espainiako Emakume Progresisten Federazioaren iritziz, berriz, epea «zentzuzkoa da», eta, gainera, Senatuan legea hobetzeko aukera izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Su abogado halla a De Juana alimentado de nuevo a la fuerza y con varias sondas
Mundua
Setenta muertos en un nuevo y brutal atentado-suicida en el centro de Bagdad
Kirolak
«Irujori irabazteko misterio handirik ez dago; dena ongi egin behar da»
Jendartea
Nuevo problema en Garoña con el combustible nuclear
Euskal Herria
Jornada de movilización el día 20 ante el colapso del proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss